“Euskadiren etorkizun ekonomikoa jokoan dago”, esan zuen Iñigo Urkullu lehendakariak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astearen hasierako ekitaldian. “Etorkizuna ez dago kostuak merkatzean, baizik berrikuntzan”, esan zuen handik egun batzuetara Arabako lantegi baten atarian. Euskadin, herrialdearen misioa da berrikuntza eta horrek esan nahi du munduari ateak zabaldu behar dizkiogula beste tokietako ideiei eta aukerei probetxua atera eta tokiko beharrei egokitzeko. Hala, urteen poderioz, eredu propioa sortu dute lider politikoek, ekonomikoek, sozialek eta jakintzaren munduko liderrek sustatuta eta hor parte hartzen dute kulturaren, enpresaren, zientzia eta teknologiaren, eta administrazio publikoen munduko mota guztietako erakundeek ere. Aniztasun horren erakusle da, halaber, Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia, mila bazkidez osatua. Euskal gobernuaren burua da ohorezko presidentea.

Erakunde bakoitzak berrikuntzara hurbiltzeko duen moduak ematen dio forma Berrikuntzaren Euskal Sistemari. “Berrikuntza, lankidetza eta garapena dira etorkizunean gure negozioen iraunkortasuna bermatzeko eta gizartearentzako balioa sortzeko modu bakarra”, dio Mondragon Korporazioko presidente eta Innobasqueko presidente Javier Sotilek itzulingururik gabe. “Berrikuntzak etengabea izan behar du, lehiakortasunerako abantailek gero eta gutxiago irauten baitute”, ohartarazi du Asís Canales Iberdrolako Erosketen zuzendari eta Innobasqueren Batzorde Exekutiboko kideak. Zuzendaritza Batzordean kide eta aldi berean Lantegi Batuakeko zuzendari nagusi den Txema Francok dioenez, “gizarteak dituen erronkek berrikuntza-iturri izaten jarraituko dute”. Velatia eta Tecnaliako presidente eta “askotan baikortzat hartzen duten” Batzorde Exekutiboko kideak dio “uste dut gauzak ondo aterako direla, badugulako balioa garatzeko behar adina oinarri”. Baikortasuna da berrikuntzaren indarrik boteretsuena, azpimarratu zuen adimen estatubatuarreko aditu Carmen Medinak Euskadira duela bi urte Global Innovation Day-ren hasierako ekitaldira eginiko bisitan.

Berriro aldatu da agertokia. Beti aldatzen da. Eta agertoki horretan, Euskadik plan bat prestatu du “lehiakortasuna irabazteko eta euskal ekonomiari Europan eta munduan nor izaten laguntzeko dimentsioa emateko”. Hala adierazi izan du Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapeneko sailburu eta Innobasqueko presidenteorde Arantxa Tapiak behin baino gehiagotan. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskadi 2020 Planaz ari gara. Plan diseinatzeko eta prestatzeko lanetan Innobasquek ere hartu du parte eta parte hartzen ari da plana gauzatzeko lanetan ere. Planaren arabera, espezializazio adimendunaren bidez, Euskadi hobea izango da jada sendoa den horretan. Estrategia hau gauzatzeko hainbat talde pilotu sortu dira eta berrikuntzaren euskal agentziak bere expertisea eskaini die fabrikazio aurreratuan, osasunari aplikatutako biozientzietan, elikaduran, eraikuntza iraunkorrean eta ekosistemetan.

Plana Europa 2020 Estrategian oinarrituta dago eta bat egiten du haren helburuekin. Hala, Europar Batasunean hazkunde adimenduna eta iraunkorra izaten laguntzeko baldintzak sortu nahi dira. Helburu hori lortzeko tresnetako bat Horizonte 2020 da. Laguntzen programa bat da, ia 80.000 milioi eurokoa, enpresen, teknologia-zentroen edo unibertsitateen I+G+b-ko elkarlaneko proiektuak finantzatzeko sortua. Finantzaketa-programa horretan duen parte-hartzea handitzea lehentasuna da Euskadirentzat, horrek aukera emango baitu kontinenteko liderrekin elkar harturik lan egiteko eta enpresen emaitzen kontuari eragin egiten baitie. Finantzaketa-iturri garrantzitsua da enpresentzat. Basque Enterprise Europe Network taldeko kide den aldetik, Innobasquek euskal enpresek eta erakundeek aukera hau eta beste aukera batzuk eskuratzeko berme hobeak izateko egiten du lan. Hemendik 5 urtera, Europako 2.100 ikerketa proiektutan euskal partaidetza izango da, 805 milioi euroko aurrekontuarekin.

Badira Europako beste ekimen batzuk ere; adibidez Pyme Tresna. 19 euskal enpresak parte hartzen dute horietan eta Europak bere helburua lortzeko behar dituen “urrezko pipitatzat” dituzte, oso berritzaileak direlako, denbora gutxian hazteko potentzial handia dutelako eta presentzia globala dutelako. Ekimen horrez gain, badira Era-net direlakoak. Eusko Jaurlaritzak parte hartzen du horietan eta euskal enpresei aukera ematen diete ikerketa transnazionaletan parte hartzeko. 10 urte daramatza Euskadik fabrikazio aurreratuaren inguruko Manuneten lidergoan; espezializazio adimendunaren ildoetako bat da. Innobasquek, sarearen koordinatzaile den aldetik, aukera izan beharri du ekimenaren emaitzak NMBPren (Nanomaterialak, Materialak, Bioteknologia eta Fabrikazioa) – Horizonte 2020 Programa Batzordean aurkezteko. Europako Batzordeak eta estatu kideetako zein herrialde elkartuetako ordezkariek oso balorazio positiboa egin diote eginiko lanari. Horrek pribilegiozko postuan kokatzen du Euskadi arlo honetan; izan ere, ezohikoa da eskualde batek hain goi mailako foro batean parte hartu ahal izatea. Hor hartzen dituzte Horizonte 2020 delakoaren NMBP arloari buruzko erabakiak.

Hala ere, Manunet Europako erreferentzia bihurtu duen lankidetzarako gaitasun ezohiko horren falta igartzen da beste alor batzuetan. Enpresek behar dute, ez baitituzte berrikuntzarako behar diren gaitasun guztiak eta horri begira, lankidetza ezinbestekoa da. Lankidetza sustatzeko, Innobasquek ekimen ugari sustatzen ditu. Horien artean dago Calor (Beroa) Proiektua. Proiektu horren harira, euskal agentziak industriarekin egiten du lan manufaktura-prozesuetan sortutako hondar berotasuna aprobetxatzen saiatzeko. Horren harira, milioika euro dira urtean Euskadin. Global Innovation Day da beste ekimen enblematikoetako bat; euskal berrikuntzaren hitzordu nagusia, hain zuzen. Lankidetza eraginkorretik jaiotako proiektua da eta azken edizioan Innobasque sareko 109 erakundek hartu zuten parte. Global Innovation Day hark etengabe aldatzen ari den mugimendu bateko kide izatearen sentimendua nabarmentzeko balio izan zuen berriro ere.

Partekatu albiste hau