Euskadik 90 milioi euro lortu ditu, Europako Batzordeak Horizon(te) 2020 programatik gauzatu duen finantzaketa osoaren %1,17. Hori VII. Esparru Programatik guztira lortu zuena baino ehuneko handiagoa da, orduan %0,92 lortu baitzen, eta hori kontuan izanda, gainera, euskal BPG Europakoaren %0,5 dela. Hori ondorioztatzen da Europako I+G+b Proiektuetan Euskal Parte-hartzearen Behatokiak jasotako behin-behineko emaitzetatik; hori Innobasquek kudeatzen du eta “H2020-n Euskal Parte-hartzearen Txostena” delakoan agertzen da, horren bertsioa pdf-n beherago deskarga daitekeelarik.

Horizon(te) 2020 programaren aurrekontua ia 80.000 milioi eurokoa da, eta Europako Batasuneko ikerketa, garapen eta berrikuntzako jarduerak finantzatzeko tresna nagusia da. Hiru zutabe ditu: zientzia bikaina, oinarrizko ikerketan ardaztua; industria-lidergoa, industriarako funtsezko teknologien garapena bilatzen duena; eta gizarte-erronkak, horien bidez irtenbide berritzaileak bilatzen direlarik osasun, zahartze, elikadura-segurtasun, nekazaritza, energia, garraio, ingurumen, segurtasun eta mundu aldakorra gaietan.

I+G+b-ren nazioartekotzea estrategikoa da Euskadirentzat, ezagutza sortzen eta erakartzen, enpresa-ehunaren lehiakortasuna areagotzen eta enplegua eta gizarte-ongizatea sortzen laguntzen baitu. Horregatik, 2013an, VII. Esparru Programaren azken urtean, baino %59 proposamen gehiago aurkeztu da. Enpresa, zentro eta erakundeak honelako ekinbideetan parte hartzeak ekartzen dizkien onurak ikusten ari dira. Gainera, H2020-ren nazioarteko finantzaketan 805 milioi euro lortzea eta Europako 2.100 ikerketa-proiektu euskal parte-hartzearekin aurrera ateratzea: horiek dira Euskadi 2020 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planak markatzen dituen helburuetako bi. 

2014an, H2020-k finantzatzen dituen 79.402 milioi eurotatik %9 gauzatu zuen Batzordeak. Hortik, Euskadik 90 milioi bereganatzea lortu du, 2012ko kopuru berbera, urte hartan lortu zelarik itzulkin handiena. Teknologia-eragileek, teknologia-zentroek eta CICek finantzaketa horren ia erdia (%49,8) lortu zuten, gero datoz enpresak (%33,1) eta zientzia-eragileak (%14,8), unibertsitateak, BERC e Ikerbasque.

Finantzaketaren %56 RIS3-ren arlo estrategikoetan biltzen da, fabrikazio aurreratua eta energia lider direla, eta %22 aukera edo abagune-eremuetan, ekosistemak eta hiri-habitata nagusi direla.

Partekatu albiste hau