Bat egin nahi duzu ekinbide honekin? Bidal iezaguzu zure proposamena tailer bat antolatzeko.
Proposa iezaguzu jarduera bat, bertaratuek ‘eginez ikasi’ ahal izateko, berrikuntza zuzenean esperimentatzeko, bere 4 faseetakoren batean:
- Inspirazioa “Ez dakizu zeren bila zabiltzan aurkitzen duzun arte….”
Pertzepzioak identifikatzeko tailerrak, aurrerago ideiak sorraraziko dituztenak. Pentsamendu dibergente eta esploratzailea eskatzen du.
- Ideiagintza “Imajina dezakezu mundu hoberik?”
Irtenbide sortzailea lortzeko tailerrak, lehentasuna emanez ideia kopuruari kalitatearen aurretik, etengabeko dibergentzia- eta konbergentzia-prozesuaren bidez.
- Hazkundea “Mugimendu txikiek, adimenez eginak, ideia handiak jar ditzakete martxan”
Ideien prototipatze eta eskalatze tailerrak.
- Konexioa “Pertsonengan ardazturiko berrikuntza”
Norberarekin eta gainerakoekin konektatzen laguntzen duten tailerrak, berrikuntza-komunitateak sortzeko.
Nola aurkeztu zeure proposamena?
- Bete ezazu Erantsitako fitxa
- Bidali otsailaren 19a baino lehen hona: [email protected]
Kontuan izatekoak…
- Jardueraren gehienezko iraupena: 2 ordu.
- Tailerraren antolatzaile gisa, bere garapenerako beharrezko materialak bakarrik jarri beharko dituzu. Lekuak, altzariek eta baliabide teknikoek ez dute kosturik izango zuretzat.
- Jarduerak aldez aurretik arrakastaz egina izan behar du.
- Jasotako proposamenak Global Innovation Day-ren Batzorde Antolatzaileak balioetsi eta hautatuko ditu.
- Tailerren onarpena jakinarazteko data: 2016ko martxoaren 4a.
Zalantzak badituzu, jarri harremanetan Begoña Seijas-ekin telefonoz: 94.420.94.88 edo posta elektronikoz: [email protected]