Berrikuntzaren Gidaliburuak euskal berrikuntzan azken hamabi hilabeteotan izandako mugarri nagusiak jasotzen ditu. Ibilbide horrek erakusten du berrikuntza ez dela egun bateko lorea, baizik eta zientzia eta teknologien, enpresen, herri-administrazioen eta gizarte zibilaren gaitasun edo ahalmenak uztartzen dituen estrategia baten emaitza. Proiektu komuna da, non, lankidetzaren bidez, emaitzak lortzen baitira. Urtarrilaren 12an, asteartean, horietako batzuk ezagutuko ditugu Donostiako Tabakaleran-Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan. Beste batzuk zain ditugu Berrikuntzaren Gidaliburuaren bederatzigarren edizioaren orrialdeetan, Estrategia Empresarial eta Innobasqueren artean lankidetzan egin delarik.

Gidaliburua aurkezteko ekitaldia “Innobasqueren Astearteak” programan kokatzen da; Arantxa Tapiak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Lehiakortasun sailburuak, emango dio hasiera, eta hizlarien artean izango dira Alberto García Erauzkin, Innobasqueko presidentea, eta Roberto Urkitza, Estrategia Empresarial-eko kontseilari delegatu-zuzendaria; eta ondoren solasaldia izango da enpresa berritzaile finkatuen eta ekinbide disruptibo berrien ordezkariekin. Amaigabeko katea osatzen dute guztiek. Markel Olanok, Gipuzkoako ahaldun nagusiak, emango dio amaiera ekitaldi ireki honi. Bertaratzeko nahikoa da izena ematea esteka honen bidez. 

Partekatu albiste hau