Sartu gara urte berrian, eta denok prest gaude indartsu hasteko, ea zer ekartzen digun 2016ak. Mundua erronkaz betea dago, baina elkartuta berrikuntzaren bidean aurrera egiteko gai izango gara.

Ezagutu ditzagun, bada, 2016ko agendaren mugarrietako batzuk:

World Economic Forum 2016

Aurten, Munduko Foro Ekonomikoak 2016an Suitzako Davos-Klosters-en egingo duen Urteroko Bilkura urtarrilaren 20tik 23ra izango da, eta gai nagusia “Mastering the Fourth Industrial Revolution” (Laugarren Industria Iraultza menderatzea), non, besteak beste, gai hauetaz hitz egingo baita: nola eraldatuko dituen industria-arloak: osasuna, mugikortasuna, finantza-zerbitzuak eta hezkuntza; edo zientzia eta teknologiako aurrerapenek nola lagundu dezaketen ondasun komun globalen arazoak konpontzen.

Euskadiko zientzia, teknologia eta berrikuntzaren txosten konparatiboa

Txosten hau ZTBP Euskadi 2020 Planean jasotako zientzia, teknologia eta berrikuntzako estrategia ebaluatzeko helburu orokorraren parte da, eta aztertuko du ea bere helburu orokorrak oraindik baliozkoak diren, nazioarteko ingurunearen bilakaera kontuan izanda. Innobasqueren koordinaziopean, txosten hau egiten laguntzen ari dira: Orkestra, egiaztatze-lanetan, Eusko Jaurlaritzako Hazienda eta Finantza Saila eta Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU (Sarrikoko Enpresa Fakultatea).  Azkeneko bi horiek INDIZEA adierazlea berrikusten laguntzen dute, aktibo ukiezinetan egindako inbertsioa eta horrek enpresa-produktibitatean duen eragina neurtzen duelarik honek.

Europako Horizon 2020 programan Euskal parte-hartzearen emaitzak

I+G+b Europako Proiektuetan Euskal Parte-hartzearen Behatokiak badu alde pribatu bat eta hor Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (RVCTI) enpresek eta eragileek Europako Batzordeak finantzaturiko I+G+b proiektuetan, batez ere H2020 programan, izandako  parte-hartzeak erregistratzen dira.  Datu hauek Euskadik I+G+b Europako proiektuetan izandako parte-hartzea monitorizatu eta aztertzen dute, honela alderatu daitezkeelarik emaitza hauek eta H2020 programan parte hartzeko helburuak, aurrez finkatuak  “Euskal I+G+b-ren Europako Koaderno Estrategikoa” delakoan, baita zuzenketa-neurriak proposatu ere desbiderapenak baldin badaude.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko Azpisistema Teknologikoa osatzen duten eragileen diagnosia

Eragileek sarean lan egitea eta ikerketa espezializatu, bikain eta merkatura bideratua egitea bilatzen da, horrek Euskadin aberastasuna eta ongizatea sortzen lagun dezan. Bereziki Ekonomia Garapen Saileko jarduerari lotuen dauden eragileentzat (Teknologia Zentroak, CIC eta Enpresa I+G Unitateak), aginte-taula bat ezarri da  2020. urterako bete beharreko helmuga batzuekin, helmuga hauek urtero monitorizatu eta ebaluatuko dira, eta oinarrizko finantzaketaren mailak markatzeko balioko dute  (lehiakorra ez den finantzaketa publikoa). Eragile hauen aginte-taulako adierazleen lehenengo datu-bilketaren, egiaztatze-prozesuan eginaren, ondoren, hori ustiatu eta balioan jarri nahi da diagnosi-txosten hau garatuz. Diagnosiaren emaitzek eragileek beren hobekuntza-jarduerak hobeto orientatzeko balioko dute 2020an helburuak lortze aldera, edota helburu horietan ere aldaketak egitea inplikatu dezakete.

Innobasqueren hirugarren zikloa

Laster Zuzendaritza Batzordea berrituko dugu, eta hirugarren ziklorako lan-plan berria garatuko dugu hiru erronkarekin. Lehenik, gure rola sendotzea zientzia, teknologia eta berrikuntza-politiken laguntza estrategiko gisa, eta Berrikuntzaren Euskal Sistema bultzatu, monitorizatu eta ebaluatzeko tresna gisa. Bigarren, Innobasqueren balioa optimizatzea, lankidetza publiko-pribatuaren eragile gisa berrikuntzaren zerbitzura Euskadin. Eta hirugarren, gure bazkide-oinarria gehitu, dibertsifikatu eta indartzea.

Partekatu albiste hau