Ikasi, konektatu eta partekatzea dira Professional Woman Network (PWN)-en ardatzak; mundu osoko 20.000 emakumek baino gehiagok osaturiko sarea da, emakumezkoen talentua ez diluitzea eta beraien lidergoa sendotzea helburu dituena. Enpresetan erabakiak hartzerakoan genero-orekak sendotasuna, erresilientzia eta hazkundea jartzen ditu. PWNen nahia da aldaketa bizkortzea emakume profesionalek beren ahalmen guztia garatu ahal izan dezaten.

2003an sorturiko sare honek nodoak ditu Amsterdam, Brusela, Frankfurt, Istanbul, Londres, Sao Paulo, Erroma edo Parisen. Lola Elejaldek, PWN-ko Marketing & Events Co-VP-ak, Bilbon aurkeztu berria den euskal nodoaren helburu nagusiak eta hurrengo urratsak zein diren azaldu du. 

 Marijo Bos-ek, Europako Federazioko lehendakariak, erakundeari buruzko xehetasun gehiago ematen ditu:

 

Partekatu albiste hau