“Ahots-laguntzaile pertsonalek aurrea hartuko diete gure premiei”, esan zuen atzo Bilbon Steve Wozniak-ek, Apple-ren sortzaileetako batek; John Sculley-rekin batera, hau ere sagarraren markaren sortzailea, Sherpa Keynote-ko protagonistetako bat izan zen. “Gaur egun beste era batera hurbiltzen gara informaziora, search-etik discovery-ra igaro gara”, esaten du Bernardo Hernandezek, Googleko Marketin zuzendariak.

Gaur egun 10.000 milioi bilaketa egiten dira Interneten eta gailu mugikorretara doa joera: egungo software garapena gailu mugikorretara bideratuago dago PCetara baino. 

Sherpa Keynote Carlos Latre umoregileak aurkezturiko ekitaldia izan da, eta bertan Sherpa-ren nobedadeak ezagutu ahal izan ditugu, gure gustuen arabera egunero laguntzen digun ahots-laguntzaile pertsonala; eta teknologia berrien guruengandik ikasteko aukera izan dugu, sektore honek Euskadin, Juan Maria Aburto Bilboko alkatearen berbetan, 21.100 lanpostu sortzen dituelarik, eta horrek %2,9ko hazkundea esan gura du urtean.

Xabi Uribe-Etxebarriak, Sherpa-ren sortzaileak, urteko bi nobedadeak azaldu ditu: 

  • Sherpa Next app-aren bertsioa Iphone gailuetarako,
  • eta wearable-en munduan egingo duen sarraldia Sherpa Gear garatuz Samsung Gear S2-rako.

Izan ere, Celestino Garcíak, Samsung-eko lehendakariorde korporatiboak, berretsi du “Sherpa ari direla sartzen Espainian merkaturatutako gailu guztietan”

Bestalde, Bernardo Hernándezek, Googleko Marketineko zuzendari ohiak, arrakasta duten teknologia berrien 5 ezaugarri komunak eman dizkigu: 

  1. Arazo garrantzitsu bat konpontzea
  2. Lehiarako onura teknologikoren batekin garatzea eta edukia era proaktiboan eskain diezazula
  3. Fokua garbi izatea, gauza bakar bat ongi egiten saiatzea
  4. Behar adina finantzaketa lortzea, arrakasta ekarriko duten iterazioak lortu ahal izateko
  5. Lan-etika, arreta kalitatean eta ongi egindako gauzetan jartzeko.

Bilboko Athleticeko jokalariak ere agertu dira bertan, eta berrikuntza teknologikoekiko interesa azaldu dute horrela. Baina jardunaldiko izarra, zalantzarik gabe, Steve Wozniak izan da, Apple-ren sortzaileetakoa: “Sherpa da nire ustez benetan ona den bigarren produktua, epe laburrera horrantz jo behar baitu teknologiak”.

Ekitaldiko unerik hunkigarriena John Sculley, Apple-ko zuzendari betearazlea 1983an, bideokonferentziaz konektatu denean iritsi da: “Makinak behar hainbat adimendun bihurtu dira zure laguntzaile pertsonal izateko”, eta esaldi horrekin itxi du Sculleyk ekitaldia.

Partekatu albiste hau