Unibertsitatean baldin bazaude edo Lanbide Heziketako graduren bat ikasten ari bazara eta ideia bat baldin baduzu, Cleantech NOW! duzu aukera ideia hori garatzeko. Teknologia garbiekin, iraunkortasunaren printzipioekin edo ekonomia zirkularrarekin erlazionaturiko ideia edo proiektuen lehiaketa da.

Izena ematea doan da esteka honetan, bakarrik edo beste 3 lagunekin egin dezakezu euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez. Epaimahaiak onena aukeratuko du kontuan izanda berrikuntza maila, bideragarritasuna eta aurkezpenaren kalitatea.

Aurkezturiko hautagaien artean, finalistak aukeratuko dira Cleantech NOW! ekinbidean epaimahai gisa inplikaturik dauden agente edo eragileen parte-hartzearekin. Finalistek beren proiektuen defentsa egingo dute datorren azaroaren 6an Gasteizko Europa jauregian. Irabazleek, bere premien arabera, prestakuntza-programa espezifikoa jasoko dute, 7.000 eurotan balioetsia, beren ideia indartu eta garatu ahal izateko.

Urriaren 30era arte epea zabalik dago proposamenak aurkezteko, eta hori hemen egin dezakezu: [email protected]

Gainera, azaroaren 6an, berrikuntza-tailerra egingo da bertan taldean lan egin eta Ayuda en Acción-ek, Koopera-k, Gasteizko Udalak edo Azaro Fundazioak planteatu dituzten benetako erronkak konpontzeko. Erronka hauek ere teknologia garbi, iraunkortasun eta ekonomia zirkularrarekin loturik daude.

Esperientzia honek ikaskuntza suposatuko du ideien sorkuntzan eta horien prototipatuan, baita zenbait jakintza-arlotako beste ikasle batzuekiko lankidetza ere. Design thinking-eko metodologia aplikatuko da.

Partekatu albiste hau