Ekaitzaren ondoren barealdia iristen da eta krisiaren ondoren aurre egin beharreko erronka berriak. Ekonomiek etorkizunean inbertitzen dute, hau da, zientzian, teknologian eta berrikuntzan, atzera geratzen ari diren harea mugikorretatik irteera segurua ziurtatzeko. ELGE/OCDEk, munduko ekonomia garatuenak biltzen dituenak, duela gutxi OECD Science, Technology and Industry Scoreboard 2015. Innovation for growth and society” argitaratu du, eta hortik 10 ondorio ateratzen dira:

1. Berrikuntzan inbertsioa gehitzen ari da

2013an ELGE/OCDE gunean I+G-n egindako gastua %2,7 gehitu zen, 1,1 bilioi dolar guztira, BPG gordinaren %2,4 batez beste. Hazkunde hau, batez ere, enpresek berrikuntzaren alde egindako apustu irmoagatik da, inbertsio publikoetan murrizketak izan baitziren krisiak aurrekontuetara ekarritako doikuntzen ondorioz. Baina berrikuntza ez dago I+G-ren mende bakarrik, softwareak, giza kapitalak edo diseinuak, ezagutzan oinarrituriko kapitalak ere eragiten dute. Adierazle hauek egonkorrak izan dira krisian zehar sektore ekonomiko guztietan.

2.- Ikerketa-jardueren konbinazioak garrantzia hartu du

Oinarrizko ikerketan inbertsioa hazi egin da, ikerketa aplikatua eta garapen esperimentala baino gehiago. Lehenengoak nahiago ditu unibertsitatea eta ikerketa-zentro publikoak, gero eta ehuneko garrantzitsuagoa garapenera bideratzen da: Korea (%35) eta Txina (%43). Asiako erraldoiak %4 bakarrik inbertitu zuen oinarrizko ikerketan; ELGe/OCDEko beste herrialdeetan, berriz, batez bestekoa %17koa da.

3.- Berrikuntza disruptiboek ekoizpena irauliko dute

IKTen belaunaldi berriak (Gauzen Interneta, big data eta konputazio kuantikoa) gehi osasunean eta material aurreratuetan egindako asmakuntza pila oinarriak jartzen ari dira bizitzeko eta lan egiteko moduan eraldaketa sakona lortzeko. 2013an Estatu Batuak, Japonia eta Korea izan ziren asmakuntzan lider arlo horietan (guztira, Europan eta AEBetan eskaturiko patente-familien %65 baino gehiago), eta ondoren Alemania, Frantzia eta Txina.

4.- Enpresen I+G-ri gobernuek emandako laguntza gehituz doa, baina eskaera ere garrantzitsua da.

I+G-n inbertitzen duten enpresek aukera gehiago dute berrikuntzak sartzeko. 2015ean, ELGE/OCDEko 28 herrialdek erabili dituzte I+G-rako zerga-pizgarriak, enpresen I+G-ri laguntzeko. 2013an laguntza hori ia 50.000 milioi dolarrekoa izan zen ELGE/OCDEn eta beste ekonomia garrantzitsu batzuetan (Brasil, Txina, Errusia eta Hegoafrikan). Berrikuntza arloan eskaera ere garrantzitsua da. {0>La participación en los mercados de contratación pública es más común entre las empresas grandes que entre la pyme, siendo más probable entre que las empresas innovadoras   que entre las que no los son.<}0{>Kontratazio publikoko merkatuetan parte-hartzea ohikoagoa da enpresa handien artean ETEen artean baino, eta hori gertagarriagoa da enpresa berritzaileen artean ez direnen artean baino.

5.- Zientzia-bikaintasuna ikerketa-poloetan eta lankidetza-sareetan oinarritzen da

Bikaintasun-gune bakar batzuk bakarrik menderatzen dute zientzia eta berrikuntzaren panorama. 2003-2012 denboraldian, AEBetan zeuden inpaktu erlatibo handieneko 30 unibertsitateetatik 22. Inpaktu handieneko 30 ikerketa-erakundeak 14 kokalekutan daude. 4 herrialdek (AEBek, Erresuma Batuak, Alemaniak eta Txinak) batera inpaktu handieneko argitalpenen %50 eta %70 artean metatu zituzten jakintza-arlo zientifiko guztietan. Nazioarteko lankidetza ia bikoiztu egin da 1996tik, eta zientzia-argitalpen guztien %20ra iritsi zen 2013an. AEBek jarraitzen dute zientzia-sareetan paper protagonista izaten, zientziaren jatorri eta destinoko herrialdea izanik.

6.- Berrikuntza aurreratua oso bilduta dago I+G duten enpresen artean

2012an I+G-n aktiboenak ziren 2.000 enpresak eta horien 500.000 filialen sareak enpresen I+G guztiaren %90 metatu zuten. Munduan jabetza intelektualeko 5 bulegorik garrantzitsuenetan emandako patente-familien %66.  2.000 enpresa horietatik, 250 multinazionalek I+G inbertsioaren %70 egin zuten, patenteen %70 eta IKTekin loturiko aktiboen %80, baita marka-erregistroen eskaeren %44 ere. Horien etxe nagusi (%55) eta filial (%44) gehienak Estatu Batuetan eta Japonian daude.

7.- Balio-kate globalak oraindik eskualde mailakoak dira gehienak.

Ekoizpenaren nazioarteko zatikatzea bizkor handiagotu da, eta bitarteko produktuak produktu manufakturatuen munduko merkataritzaren %50 inguru dira. Asiako ekialdea eta hego-ekialdea gero eta gehiago sartzen dira zirkuitu honetan, aktore nagusiak izanik munduko ekoizpenean. Asian ekoizpen kateko maila aurreratuagoetan kokaturik dauden ekonomia askoren bitarteko produktuen hornitzaile nagusia Txina da. 2014an Txina bihurtu zen produktu manufakturatuen hornitzaile handiena AEBetan, Kanadaren eta Mexikoren aurretik. Balio-kate global hauen garrantzia eskualde mailakoa da oraindik, konexioekin Europa barruan, Ipar Amerikako Merkataritza Askearen Itun gunean eta Asiako hego eta ekialdean, eskualde-sareen eginkizunarekin, sektoreka aldatzen delarik. 

8.- Balio-kate globalen prestakuntza handiko langileen kopurua gehitu da

Balio-kate globaletan inplikaturiko lanpostuen kopurua gehitu egin zen 2011 eta 2013 artean Europako ekonomia gehienetan eta AEBetan, baita horietan esku hartzen duten langile oso gaituen proportzioa ere. 2013an enpresa-alorreko langileen 60 milioi inguruk, EBko 21 herrialdetako eta AEBetakoek, parte hartu zuten horietan, gaikuntza handiko postuak zirelarik horietako %36. Atzerriko eskaera asetzeak langile-kuota handi samarrak eta gaikuntza handi eta txikikoak eskatzen ditu; barne-eskaera, berriz, gehiago dago bitarteko prestakuntzako enpleguen mende.

9.- Krisiak eta joerek aldatu egin dituzte lan-merkatuaren premiak

ELGE/OCDE guneko produktu manufakturatuen eskaeraren zati bat gora egiten ari diren ekonomietako langileek asetzen dute. Krisia hasi zenetik, enpresa handi nahiz txikiek, enpleguak murriztu dituzte, batez ere manufakturan. Europan, batez ere errutinazko enpleguei eragin zien (horiek automatizatu, azpikontratatu edo/eta deslokalizatu daitezkeelarik); AEBetan, berriz, errutinazkoak ez diren enpleguetan ere (adibidez, zuzendaritzakoetan) izan zuen eragina. 2011-2012an AEBetako egoera suspertu eta lehengoratu egin zen.

10.- Arrakasta handieneko enpresek beren langileen garapenean inbertitzen dute

Enpresen antolaketa-gaitasunak, zehazki balio-kate globaletan ekoizpena kudeatzeko gaitasunak, langileen prestakuntza eta betetzen dituzten funtzioak: horiek daude enpresen jardueraren eta munduko merkatuetan garaile izateko gaitasunaren arrazoi garrantzitsuenen artean. Gaikuntza edo prestakuntzan kalkulaturiko inbertsio kopuruak balio erantsiaren %6,7koak izan ziren 2011-2012 denboraldian, eta lantokiko prestakuntza bera bakarrik %2,4koa izan zen.  

Partekatu albiste hau