Elikadurak balio erantsiaren %8,9 suposatzen du eta zuzeneko enplegua ematen die 114.149 laguni Euskadin, pisu erlatibo gero eta garrantzitsuagoa, sektoreko 15.792 ustiategiek eta 23.795 enpresek ahalbidetzen dutena. Elikaduraren balio-katea lehen sektoretik hirugarreneraino doa, eta zeharka baita beste sektore ekonomiko batzuetara ere, adibidez, osasun, iraunkortasun edo turismora.

Datorren urriaren 27an Donostian Innobasqueren Astearteak programaren beste saio bat izango da: “Elikadura, berrikuntzarago aukera-eremu”, eta elikaduraren balio-katearen maila bakoitzean ─ekoizpenetik merkataritzaino─ egin daitezkeen berrikuntza-jardunbide edo praktikak aztertuko dira.

Zer-nolako aukerak eskaintzen ditu elikadura-sektoreak euskal enpresentzat? Zein dira joerak sektorearen barruan? Badago aukerarik berrikuntzarako?

Datorren Innobasqueren Astearteak saioan enpresa eta ekoizpen aldetik berritzaile diren hainbat eragileren ekarpena izango da. “Elikadura, berrikuntzarako aukera-eremu” jardunaldian honako hauen parte-hartzea izango da:

  • Granja Martínez: arrautza ekologikoen ekoizlea, bere etxaldeko ekoizpenaren eraldaketa-proiektutik abiatuta.
  • Eroski: “Eroski zurekin” negozio- eta denda-eredu berria aurkeztea
  • GIK ardo urdina: produktu berritzailearen sortzaileak, ekintzailetzaren ikuspegitik azalduko dutelarik.
  • Azti-Tecnalia
  • Azaro Fundazioa
  • Leartiker
  • Basque Culinary Center

 

Bertaratzeko, aurrez izena eman behar da hemen. Jardunaldia #martesfood hashtag jarraituz ezagutu ahala da.

Partekatu albiste hau