Mundu guztiko gobernuek, tokiko gobernuetatik nazioarteko erakundeetaraino, gero eta interes handiagoa dute bai gizarte-berrikuntzaren ahalmenaz baliatzeko gizarte-erronkak konpontze aldera, eta bai eremu honi laguntzeko, funtsen, laguntza teknologikoaren edo aldeko politiken inguruneak sortzearen bidez. Baina, benetako amodio-istorioa da?

 

 

The crush (maitemintzea/topatzea)

Betidanik, Administrazioa hainbat gizarte-berrikuntzaren iturri izan da eta da: horren adibide garbiak dira gizarte-babesaren sistema, osasunaren eskubide unibertsala edo hezkuntza. Baina hori bezain egia da badirela administrazio-egitura batzuk arrisku-hartzea eta berrikuntza inhibitzen dutenak. Oraindik ere gaur egun erantzun estandarizatuak eta norabide bakarrekoak ari gara sustatzen arazo gero eta konplexuago eta multidimentsionalagoei. Berrikuntza hesitu egiten da, aurrekontu-mugengatik edo administrazio-egiturek beren berritzeko gaitasuna mugatzen dutelako zerbitzu-emateaz haratago.

Egoera honen aurrean, gizarte-berrikuntza aukera gisa agertzen da gobernuek gizarte-erronka gero eta konplexuagoak zehar-hurbilketarekin plantea ditzaten, eta hor konponbide berritzaileek teknologia baino zerbait gehiago behar dute. Halaber, herritarren eta administrazioen arteko hutsartea gero eta handiagoa da (mesfidantza, eraginkortasunik eza erreala edo horrela sumatua, etab.) eta gizarte-berrikuntzaren ereduak gizarte zibilaren eta erakundeen artean harreman-era berriak eraikitzeko aukera ematen du balio publiko partekatua sortzeko.

Beraz, ez da zentzugabea baieztatzea gizarte-berrikuntza unerik egokienean iritsi dela gure erakundeen bizitzara. Gobernu-egiturak eta gizarte-eskaerak gero eta konplexuagoak eta elkarrekin lotuagoak direlarik, gizarte-berrikuntzak demokrazia parte-hartzaile eta gizalegezko konpromiso sistematik benetako hurbilketa lortu nahi du herritarren eskaeretara, lurralde edo erkidego baten berrikuntza-gaitasunak aktibatzea eragingo duena. Lehen begi kolpeko maitasuna izan da.

 

But is this enough to build a long-term relationship? (Baina, nahikoa ote da hau epe luzerako harremana eraikitzeko?)

Jarraitzen dugu berrikuntza ideia distiratsu batekin edo parekorik gabeko aurkikuntza batekin lotzen. Konturatu gabe berrikuntza, eta are gehiago gizarte-berrikuntza, ez datorrela normalean elementu primario berrietatik, baizik eta ohikoen aldean konbinazio guztiz bestelakoetatik jada ezagunak diren elementuetan. Kontsumo-taldeak, hiri-baratzeak, denboraren bankua, sinadurak biltzeko on-line plataformak… horren adibide onak dira. Administrazioak funtsezko zeregina izan dezake elkarrekintza edo interakzio berri hauek sortzeko eta errazteko, eta egia da horretan lanean ari garela.

Gobernuak, eskualde nahiz nazio mailakoak, ideia berriak eta nekez gertatzeko konexioak sortzeko ekintzak bultzatzen ari dira. Une honetan ez dakigu “zein den ideia ona” eta ez dakigu “nola aldatu gauzak”, edo “ez gara ados jartzeko gauza arazoa zein den esateko”, eta gobernuak eztabaida, elkarrekintza, gizarte-ikaskuntza partekatuko… guneak ari dira sustatzen, aukera berriak, itun berriak eta konponbide berriak sortzeko helburu garbiarekin. Eta hori lehiaketa, finantzaketarako deialdi edo beste tresna batzuen bidez. Baita ere lan garrantzitsua egiten da proiektu esperimentalak aukeratu eta garatzen, horretarako scalling prozesuak ahalbidetuko dituzten sareak eta plataformak sortuz.

Baina nahikoa ote da hori? Gizarte-berrikuntzaren garapena era egituratuan eta integralean ari gara planteatzen? Hasiberria den ezkongai-aldi honen berotasunean, batzuetan ahaztu egiten zaigu gizarte-berrikuntza estrategia dela. Eta honek esan nahi du Administrazioak bere gain hartu behar duela beharrezko lidergoa zehazteko zein diren benetako erronka estrategikoak eta nola landu behar ditugun (norekin, zein baliabidez, nola lortu eta non aplikatu), baita zehazteko ere zein den bere erantzukizuna lurraldearen gizarte- eta ekonomia-garapenean.

–          Laguntza-programak diseinatu eta finantzatzen dira, baina I+G+b sistemetan sartzen da? Beste era bateko berrikuntzen zorroztasun eta laguntzarekin sustatzen da gizarte-berrikuntza?

–          Ulertzen da gizarte-berrikuntzak lurralde-garapenean eta botere-harremanen eraikuntzan egon behar duela ainguratuta? Gizarte-berrikuntza lehiakortasunerako estrategietan txertatzen ari gara?

Zoritxarrez, galdera hauetako gehiegiri ematen zaien erantzuna oraindik ere “EZ” da. Batzuetan, maitasuna ez da nahikoa.

 

A real commitment: buying the engagement ring (Benetako konpromisoa: eraztuna erostea)

Oso erakunde gutxi ari dira lanean era koordinatu eta estrategikoan I+G+b-ren benetako sistema  sustatzeko, bere helburuetan nahiz baliabideetan gizarte-berrikuntza txertatuko duena. 

Ez da nahikoa gizarte-berrikuntza lagundu eta finantzatzeko programak sustatzea, gutxi asko dirutsuak baina betiere lehiakortasun-sistematik eta lurralde-garapenetik urrunduak.  Gizarte-berrikuntza jada ezarrita dauden berrikuntza-programetan sartu behar da horiek barrutik “hausteko”. Ezin da jarraitu lehiakortasunerako politikak gauzatu nahian gizarte-kohesioa sustatu gabe. Edo alderantziz. Beharrezkoa baita politika orotan gizarte-onura egotea eta balio publikoa sortzea. Zeren eta gizarte-berrikuntza tresnarik onena baita, erakundeek berriro politika egin dezaten. Benetako politika. Politika letra larriz. Konprometitzeko garaia da.

Partekatu albiste hau