Bilbao Talentu Kluba lankidetza publiko-pribatuko proiektua da, Bilboko Udalak gidatzen duena; bere helburua enpresetan, langileen euren talentuaz baliatuz, berrikuntza eta lehiakortasuna suspertzea da.

Ekinbide hau irailaren 30ean amaituko da, enpresetako 20 lagun eta 3 langabetu gaituko ditu Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiei loturik merkatuan gehien eskatzen diren zerbitzuetan, APMG Internationalek ziurtatuko dituelarik. Ezagupen tekniko horiez gain, lidergo sistemikoari buruzko ikastaroak jasoko dituzte, eta motibazio- eta berrikuntza-estrategietara bideratutako ‘soft skills’etan prestakuntza.

Talentu Klubaren bigarren edizioa da hau, lehen aldiz iaz Madrilen martxan jarri zena. Orduan, emakume langabeei bakarrik zuzendu zitzaien programa, eta parte-hartzaileen erdiak baino gehiagok lana aurkitu zuen prestakuntza-prozesua amaitzean.

Talentu Klubak honako partner hauek ditu: Bilboko Udala, APMG InternationalIndraIbermáticaBilbomática, Entelgy IbaiNetmindQuint Wellington RedwoodQRP InternationalAditiumIrontecAlorza.netThinking Heads Digital, Let’s TalentIE Business SchoolEuskal Herriko UnibertsitateaMondragon Unibertsitatea, ESLEGAIATicjob, Novia Salcedo Fundazioa, Computer World University eta Mujeres&Cia.

Partekatu albiste hau