Irakurtzeak irudimena suspertu, sormena elikatu eta beste leku batzuetara eramaten gaitu; horrela beste bizimodu batzuk bizi, beste errealitate batzuk ezagutu eta gure ezagutza areagotu dezakegu. Irakurketaren bidez gure gogoa lantzen dugu. Aurtengo uda ere aukera ona izan daiteke horretarako. Innobasqueko lau pertsonak udarako beren literatura-gomendioak egingo dizkigute: batzuk istorio errealak dira, beste batzuk asmatuak, baina guztiek merezi dute aukera bat. Irakurtzea, zalantzarik gabe, plazer handia da.

Hauek dira ezinbesteko 7 irakurgaiak aurtengo udarako:

1.- “Evasión en el monte Kenia”, Felice Benuzzi

Cristina V. bidaiari amorratuak Innobasqueko Administrazio arloan egiten du lan. Eta bidaiatzeko  duen zaletasuna bere literatura-proposamenetan islatzen da: “Evasión en el monte Kenia” eta “El increíble viaje del faquir que se quedó atrapado en un armario de Ikea”.

Lehenengoa Felice Benuzzi-rena da [Editorial Xplora (2014)] etamendi-literaturan klasikoa da, nahiz eta gaztelaniaz 2014an argitaratu lehenengo aldiz. Istorio erreal honek kontatzen du 1943an, gerrako hiru italiar presok, Felice Benuzzi, Giovanni Balletto eta Vincenzo Barsotti-k, britainiarrek presoentzat Nanyuki-n, Kenyan, zuten kanpamendutik ihes egin zutela, asmo bakarrarekin buruan: Kenya mendi izugarri eta arriskutsua eskalatzea, gero berriro itzultzeko presoen kanpamendura”, kontatu du Cristinak. “Abentura ero honek hitz egiten digu gizakiok dugun gaitasunaz geure asmamen, ausardi, sormen eta gogo guztia lanean jartzeko, geure ametsak betetze aldera; eta gainera elkartasuna, adiskidetasuna, konfiantza eta sakrifizioa… eransten badizkiogu, lortu ere lortu dezakegula. Eta, noski, errealitateak edozein fikzio gainditzen du!”, jarraitu du.

2.- “El increíble viaje del faquir que se quedó atrapado en un armario de Ikea”, Romain Puértolas

Cristinaren beste gomendio honek, Grijalbok 2014an argitaratuak, “umore-zentzu handiz kontatzen ditu Indiako fakir eta iruzurgile Dhjamal Mekahn Dooyeghas-en (irakurri “Deitu iristen zarenean”) gorabeherak, Ikea-ren armairu batean itxita geratzen baita Parisen, berariaz hiri hartara joan ondoren iltze-ohe bat, Misklavospikan modelokoa, erostera. Orduan hasten du bere benetako bidaia, ziba bezala joango delarik herrialde batetik bestera bere bizimoduaz hausnarketa eragingo dioten egoerak biziz. Fakirrak bizi beharko dituen egoera harrigarrien bidez, egileak kritika egiten du Europan gori-gori dagoen arazo bati buruz, immigrazioaz.” “Liburu atsegin eta dibertigarria da, barre-algarak ateratzen dizkizuna, baina, gainera, umorearen bidez, gai da hausnarketa eragiteko Europako herrialdeek etorkinekiko duten jarreraz”.

3.- “El alma del mundo”, Frédéric Lenoir

Teresa González-ek, Innobasqueko zuzendari korporatibo eta irakurle sutsuak, “El alma del mundo. Las 7 claves de la sabiduría que todas las religiones de la historia han compartido gomendatzen digu, “jakinduria unibertsalaren printzipio unibertsal guztiak era atsegin, xume eta errazean transmititzen dizkigun fabula bat, eta horiek gauzatzera gonbidatzen gaituena”. Liburuan “hainbat erlijio eta lekutako zazpi jakintsuren ikuspegia jasotzen da, eta jakinduriazko gakoak ematen dituzte, guztiok planteatzen ditugun funtsezko arazoei erantzuten dietenak: gure bizitzaren zentzua, nola lortu zoriona, nola igaro beldurretik maitasunera…”. Liburu honek zoriona lortu nahiak eskatzen duen erantzuna geure barruan bilatzera gonbidatzen gaitu. Egia unibertsal handia ez da bilatu behar kanpotik bakarrik, baizik eta geure begirada eraldatu behar dugu eta bizitza maitatzera iritsi, baina den bezalakoa, ez guk idealki nahiko genukeen bezalakoa”, aitortzen du Teresak. Agian liburu honek inspiratuko zuen “Pertsonen Garrantzia” programa abian jartzerakoan Innobasquen.

4.- “La chica del tren”, Paula Hawkins

Alfredo Gómez Arrieta, Ekoberrikuntzako dinamikan lan egiteaz eta BWater plataforma sortzen parte hartzeaz gain, irakurle handia ere bada, eta ez liburu bakarra, baizik eta bi gomendatuko dizkigu:

La chica del tren nobela beltza da, thriller psikologiko entretenigarria eta irakurterraza, udarako ezin hobea.” Liburuaren protagonista neska bat da: egunero errutinaz tren berean joaten da lantokira, eta ibilbide horretan egunero gauza eta pertsona berberak ikusten ditu leihotik. “Baina egun batean, une iheskor batean, zerbait kezkagarria ikusiko du, eta horrek pentsaraziko dio agian ikusten duen guztia ez dela beti berak uste bezain lasaia izango. Eta ezer ez bada dirudien bezalakoa?”

5.-  “La vida oculta de Fidel Castro”, Juan Reinaldo Sánchez

Eta gaiez aldatuz, Alfredoren proposamen eztabaidagarriago bat: “La vida oculta de Fidel Castro” (Península argit., 2014). “Juan Reinaldo Sánchez-en liburu interesgarria, Kubako Barne Ministerioko teniente koronel ohia, Fidel Castroren bizkartzain pertsonala izandakoa 17 urtez eta duela gutxi erbestean zendua”.

“Liburu honetan, Fidel Castrok sekula atseden hartzen ez zuen heroi sakrifikatuaren irudia ematen zuen bitartean, bizitza pribatu ezkutuaren sekretuak kontatzen ditu”. “Nire iritziz, liburu arriskatua da, eta Kubako iraultzaz eta liderraz ematen duen ikuspegira ez gaude ohituta”, argudiatzen du Alfredok. Liburua irakurtzea da onena.             

6.- “Los renglones torcidos de Dios”, Torcuato Luca de Tena

Alicia Diago Innobasqueko webmasterra da, eta berak ere bi gomendio egiten dizkigu: “Los renglones torcidos de Dios” eta “La buena suerte”. Lehenengo eleberria “eromenari eta buruaren ahalmenari buruzkoa da. Ez dakizu benetan protagonista erotuta dagoen edo ez, hori irakurleak, esperientzian oinarrituta, duen iritziaren arabera geratzen da”.

 

7.- “La buena suerte”, Alex Rovira Celma eta Fernando Trías de Bes

 

Motibatzen duen liburu honek zortea zer den ulertzen dizu: landu egin dizu: landu egin behar da, ez da berez etortzen”.

Bon appétit!

 

 

 

 

 

 

 

Partekatu albiste hau