Altimeter Taldeak eta Capgemini Consulting-ek egindako “The Innovation Game: Why and How Businesses are Investing in Innovation Centers” txosten globalaren arabera, konpontzeko duten erronka da berrikuntza enpresa nagusientzat, I+G eredu tradizionala ez baitago egokitua. Azterlanak biraketa erakusten du berrikuntza digitalerantz, eta agerian uzten du korporazio tradizional handien I+G taldeek ez dutela gaitasunik erronka digitalari aurre egiteko. Egoera honi erantzunez, enpresek gero eta gehiago bilatzen dute “berrikuntza-zentroak” teknologiako zentro global nagusietan kokatzea, adibidez Silicon Valley-n, startup, venture capital, azeleradore, vendor eta erakunde akademikoen ekosistema apalankatzeko.

Brian Solis, Altimeter-eko Principal Analyst-ek, ziurtatzen du “konpainia globalentzat, berrikuntza sekula ez dela izan garrantzitsuagoa eta zailagoa. Gure egungo munduan disrupzioa etengabea da eta edonondik etor daiteke, eta ezarritako sektore askoren muina bera ari dira mehatxatzen lehiakide digitalak. Berrikuntza egin ala hiltzeko ordua da!”.

Jerome Buvat-ek, Capgemini Consulting-eko Global Head of Research-ek, esan zuen: “Erakunde asko akordioen edo start-up-en erosketa bidez ari dira berrikuntzari ekiteko arazoa konpontzen, baina sarriegitan helburu bakartua da.  Oreka handiagoa behar da kanpo- eta barne-pentsamenduaren artean. Berrikuntza-zentroak erakusten ari dira bitarteko eraginkorrak direla garapen arineko pentsamoldea sortu eta merkatuaren abangoardian egoteko, baina aldi berean zentro hau eraginkorra izatea lortzeak erronka asko ditu”.

Txostena egiteko, Altimeter eta Capgemini Consulting-ek munduko 200 enpresa handienetako berrikuntza-zentroak ikertu zituzten bost jarduera-arlotan: automobilgintza, finantza-zerbitzuak, kontsumo handia, retail, industria eta telekomunikazioak.

  • Azterketaren ondorioek garbi uzten dute badirela berrikuntza-zentroak ikuspegi ezberdinekin kokapen, foku eta gobernu-ereduei buruz:
  • 200 enpresa liderren %38k berrikuntza-zentroak sortu dituzte teknologiako hub global batean.
  • Estatu Batuek eta Europak dute berrikuntza-zentro guztien kuota handiena (%29), eta ondoren Asiak (%25).
  •  · Ikerketa-eremu ezagunenak teknologia finkatuak dira, adibidez mugikortasuna (%63) eta big data/analytics (%51).
  • Lehentasun gutxiago dute hain helduak ez diren teknologiek, eta horien artean daude 3D inprimaketa (%13), errealitate birtuala (%13) eta robotika (%13).
  • Berrikuntza-zentroek lagundu egiten dute ideia berriak sortu eta inplementatzen, talentua erakartzen, enplegatuen konpromisoa gehitzen eta startup-ekin lankidetza-harremanak ezartzen.
  • Sarketa aldatu egiten da sektoreen arabera: fabrikazioa lider argia da %58rekin, eta beste muturrean Finantza Zerbitzuen sektorea dago, nahiz eta erronka digital handien mende egon, %28an geratzen baita.

Hala ere, nahiz eta berrikuntza-zentroak inbertsio garrantzitsuak ari diren jasotzen, zentro arrakastatsu bat sortzea erronka handia da; txostenaren arabera, zentro hauetako %80-90ek huts egiten du.

 

Partekatu albiste hau