Iparreko Santiago bideak Gizateriaren Ondaretzat jo ditu Unescok. Eta horiekin batera, Bilkoko Santiago katedralak, Gasteizko Santa Maria katedralak, Zenarruzako kolegiatak (Ziortza) eta San Adriango haitzuloak (Zegama) ere titulu hau jaso dute.

Unescoko kideek, uztailaren 5ean Bonn-en (Alemanian) bilduta, uste dute iparreko Santiago bideak “arkitekturazko ondare aberatsa duela, garrantzi historiko handikoa, erromesen premia material eta espiritualak asetzera bideratutako eraikinek ─zubiek, aterpeek, ospitaleek, elizek eta katedralek─ osatzen dutena”.

Mendez mende txoko guztietako erromesek zeharkatu izan dute Euskadi Santiagorako bidean, horrela Iparreko bidea osatuz. Eta honela kultura-ondare aberatsa ehunduz joan da, orain Unescok aitortu duena.

 

Partekatu albiste hau