Paradigma-aldaketak ekonomien, industrien eta erakundeen berregituratzea eskatzen du, hiperkonektibitateak eta sistema global independenteak bultzatuta. Liderrentzat, eraldaketa honek arrisku handiak inplikatzen ditu, baina baita aukera handiak ere.

The Catalyst Network australiar sare bat da, eskala handiko aldaketak bultzatzeko gaitasuna duten lider katalizatzaileak identifikatu eta bultzatzen dituena, eta beraiek uste dute honelako aldaketa bat lortzeko sarean lan egingo duten liderrak behar direla.

Joan zen ekainaren 3ko Global Innovation Day-n, aukera izan genuen Josie Gibson-i, The Catalyst Networken sortzaileetako bati, galdetzeko nolakoak diren eraldaketaren liderrak, eta zein diren hori bultzatzeko gakoak:

Gai honetan sakondu nahi baduzu, hemen duzu egun hartan egin zuen aurkezpena:

Gibson-ekin batera izan ziren, “Pertsonak dira” panelean, Albert Cañigueral, Ouishare-koa; Pilar Jericó, Be Up-ekoa; eta Fran Chuan, AEC eta Dícere-koa. Hemen ikus dezakezu oso-osorik:

Partekatu albiste hau