Arlo pribatuko enpresen eta garapenerako gobernuz kanpoko erakundeen (GGKE) arteko lankidetza aukera-iturri agortezina izan daiteke bi aldeentzako. Gainera, batzuen eta besteen artean aliantza estrategikoak ezarriz, enpresa-jardueraren eragina positiboa izaten laguntzen da. Honela, adibidez, GKEek landa-esperientzia handia dute hainbat herrialdetan, Latinoamerikan, Afrikan edo Asian. Han lan egiten dutenek zuzen-zuzenean ezagutzen dituzte hango merkatuen berezitasunak eta premiak. Ezagutza horretaz enpresak balia daitezke bestelako bezero batzuen premia zehatzetara egokitutako produktuak eta zerbitzuak sortzeko.

Hori jarri zen agerian joan zen ekainaren 26an Ayuda en Acción-ek antolaturiko jardunaldian, erakunde honekin kolaboratzen duten hainbat enpresaren ordezkariek hartu zutelarik parte bertan, adibidez, Euskaltel, Ferrovial, Deloitte, ReBross Fundazioa eta Kukuxumusu-k. Beheko irudian klik eginez, ekitaldiaren laburpen grafikoa ikus daiteke:

Ekitaldiari Paul Ortegak eman zion hasiera, Garapenerako Lankidetzako Euskal Agentziaren zuzendaria da, eta haren iritziz, enpresa-GKE arteko lankidetzak funtziona dezan, funtsezkoa da elkarrekiko konfiantza lantzea.

 

 

 

 

 

 

Partekatu albiste hau