13 enpresa sendotuta, 32 proiektu berritzaile, 43 pertsona ekintzaile, 61 ikasle, guztira 271 pertsona. Bilbao Berrikuntza Faktoriaren 2 urteko lanaren emaitza da hori, eta Faktoria berrikuntza eta ekintzailetza-proiektua da, enpresa berritzaileen eraketa eta sendotza uztartzen dituena, eta nazioartean erreferente bihurtu nahi duena. Mondragon Unibertsitateak, init taldeak eta Bilboko Udalak bultzatzen dute.

Bilbao Berrikuntza Faktoriak berrikuntza eta ekintzailetzako hiru maila biltzen ditu: akademikoa, gradu eta gradu-ondoko titulazioekin; enpresa sortu berrien inkubazioa; eta enpresa horien garapen eta bilakaera. Dena lankidetza eta sinergia giroan, helburu komunekin, estrategia eta ekintza partekatuekin.
Bilbao Berrikuntza Faktoriak dagoeneko 61 pertsona ditu, Espainian dagoen ekintzailetza-gradu bakarra ─LEINN-Ekintzailetza Lidergoa eta Berrikuntza gradua─ egiten ari direnak, eta unibertsitateak ia hiruz biderkatu nahi du kopuru hori bi urtean, 150 ikasle izatera iristeraino. Gainera, espazio irekia da gradu-ondoko ikastaro, etengabeko prestakuntza eta enpresekiko beste lankidetza batzuetarako. Sareko lanak aukera ematen du berrikuntza- eta ekintzailetza-ekosistema hiritarra egituratzeko, aukera duten sektore berrietara zuzendutako enpresa-ekinbide berriak errazteko.
Bilbao Berrikuntza Faktoriak hiru eremu bereizi ditu espazio bat berean: berrikuntza- eta ekintzailetza-zentroa (initland BBF); unibertsitate-jarduera eta enpresa berritzaileen egoitza. Gainera, topaketa-gune bat du, Dock café. Hori guztia proiektu bakar batean integratua, helburu, estrategia eta ekintza partekatuekin, zentroa berrikuntza- eta ekintzailetza-ekosistema bihurtzeko asmoz nazioartean.
13 enpresa berritzaileak, 172 langilerekin, honako hauek dira: Irontec, Delirium Studios, TZBZ, Ticketbis, Itequia, Restuento, Smartbrand, Tucho, Luca, Grupo init, Bajoelagua Factory, inithelp, init Services eta Zero Lab.

 

Partekatu albiste hau