Berrikuntzaren euri finak jarraitu egingo du maiatzean. Gizarte-ekinbideak, sinposioa, pintxo pote tematikoa, Brunch & Learn, Global Innovation Day eta bekek egituratuko dute datozen asteotako berrikuntzaren agenda.

Maiatzak 24, igandea

“Zure lehoi-odolak bizia ematen du”

Arriaga plaza, 1, Bilbo.

Athletic Club Fundazioak eta Alzola Basque Water-ek, Bizkaiko Odol-emaileen Elkartearekin lankidetzan, sustaturiko ekinbidea da helburu sinboliko bat lortzeko: 275 odol-emate, alegia. Izan ere, kopuru hori da Athletic-ek Kopako 25 trofeoetan bere taldeetan izandako jokalarien kopurua.  

Odol-emateak egiteko, hornituriko autobusa eta informazio-gunea jarriko dira. Odola ateratzeko guneak ordutegi hau izango du: astelehenetik ostiralera 9:30 -14:00 eta 16:30 – 21:00 artean, eta larunbatetan 9:30 eta 14:00 artean.

Maiatzak 26, asteartea, eta maiatzak 27, asteazkena

Growing Young Sinposioa

Bizkaia aretoa, Abandoibarra hiribidea, 3, Bilbo.

AZTI – Tecnalia teknologia-zentroak Growing Young bigarren sinposioa antolatu du. Topaketa honetan elikadura-industriaren profesionalak bilduko dira, merkatuaren eskari berriei ─adibidez, hazkunde osasungarri eta zahartze aktiborako dieta pertsonalizatuari─ aurre egite aldera negozio-aukerak identifikatzeko helburuarekin.

Ekitaldian nazioartean ospe nabarmena duten hizlariak izango dira, etorkizuneko kontsumitzailearen erronkei irtenbideak emango dizkietenak. Innobasqueko bazkide interesatuek %10eko beherapena izango dute jatorrizko prezioaren gainean. Izena emateko kodea AZT1GYINNOB da.

Maiatzak 27, asteazkena

Pintxo Pote tematikoa: “Maitemindu itzazu zeure bezeroak”

Gure Bastarra sozietatea. Bista Eder kalea, 10 (Portalea-ren ondoan). Eibar. Ordua: 19:00 – 21:30
 
Ekingunek lehenengo pintxo pote tematikoa antolatu du, bezeroak leial bihurtzera zuzendutako gaiekin; “produktu-salmenta” kontzeptuaren ordez “produktuaren bidez bezeroaren premiak asetzea” azpimarratuko da.

Halaber, giro lasai eta informalean, komunikatzaile bihurtzeko joko- eta prestakuntza-arauak aurkeztuko dira. Jardunaldian hasierako aurkezpena izango da, hitzaldia  Iker Latxaga prestatzailearen eskutik eta amaitzeko eztabaida/pintxo potea.

Interesatuek maiatzaren 25a baino lehen eman behar dute izena.

Maiatzak 29, ostirala

Jabetza intelektuala, berrikuntza egiterakoan eginkizun dagoena

Innobasque Lekandene, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea, Laida bidea, 214, Zamudio Ordua: 09:30 – 12:30

Brunch & Learn-en beste edizio bat: gune honetan Innobasqueko bazkideek beren ezagutza espezializatua partekatzen dute lan-saioetan, eta EGITEN JAKITEAREN eta hori babestearen onurak zein diren ere aurkeztuko da. Gainera, egiten jakitea (know-how) merkaturatzea ahalbidetzen duten forma arinak gauzatuko ditugu, baina benetan azaldu gabe.

Zer egin behar dut niretzat lehiarako abantaila den berrikuntza txiki batekin? Nola babestu dezaket neure burua egunen batean gauza bera bururatzen bazaio norbaiti? Enpresa askoren arrakasta ez datza aurkikuntza edo asmakuntza handi batean. Ziur asko enpresa-berrikuntza txikiren bat izango da, patente-gai izateko nahikoa ez dena, baina lehiarako abantaila ematen duena. Horregatik, Induing esperientziaren bidez jabetza intelektualean sakonduko dugu.

Ekainak 3, asteazkena

Global Innovation Day

Euskalduna jauregia, Abandoibarra etorbidea, 4, Bilbo. Ordua: 09:00 – 19:00

Global Innovation Day-k laugarren edizioa egingo du, euskal berrikuntzaren foro handi gisa finkatuta. Berrikuntzaren jai handia Innobasque sareko ehun bat erakunderen lankidetzari esker sortua da.

Egitarau zabalean 6 hitzaldi-panel izango dira nazioartean erreferente diren 27 hizlari edo txostengilerekin; 41 txoko, topaketa-guneak enpresa eta elkarteen eskaintza eskariarekin konektatzeko; 38 tailer, eta horietan 1.220 pertsonak izango dute berrikuntza ukitu eta ikasteko aukera; gainera, 10 enpresaren showcase batek ekinbiderik berritzaileenak erakutsiko dizkiete bertaratzen direnei.

Global Innovation Day-rako sarrera doakoa da, baina tailerretan parte hartu edo hitzaldi eta showcase-ra joateko, aurrez izena eman behar da hemen: doako izen-ematea.

Ekainak 17, asteazkena

Ikerketarako beka giza eskubideen arloan

Online

Arartekoaren erakundeak Euskal Herrian ikerketarako beka deitu du giza eskubideen arloan diziplinarteko ikerketa-lana bultzatzeko helburuarekin, bakoitzari dagokion eskumen-atalaren barruan.

Deialdia eta oinarriak 2015eko maiatzaren 18ko EHAAn daude argitaratuta. Eskabideak eta dokumentazioa  Arartekoaren erakundearen hiru bulegoetako batera, edozeinetara, bideratu behar dira datorren ekainaren 17ra arte.

Partekatu albiste hau