Maiatza berrikuntzarekin loratu da. Besteak beste, lan-foroak, laguntza-programak, biltzarrak, jardunaldiak, networking, mintegiak, lehiaketak… daude datozen asteotako berrikuntza-agendan

Maiatzak 11, astelehena

Euskal eta suediar foroa: Berrikuntza nazioartekotzeko: industria adimenduna

Suediako kontsuletxea Bilbon, Kale Nagusia/Gran Vía, 1. solairua – Bilbo. Ordua: 09:15

Jardunaldiaren helburua topaketa-gune bat sortzea da, industria-arloari aplikaturiko berrikuntza/nazioartekotzea binomioaren erronkei buruz hausnarketa egiteko euskal eta suediar enpresen esperientzia eta lekukotasunetatik. Topaketan EAEko eta Suediako erakundeetako ordezkariak izango dira, eta gainera hitzaldiak eta lan-mahaiak berrikuntzan eta lehiakortasunean espezialista direnen eskutik.

Aukera ederra eskandinaviarra bezalako nazio baten errealitatea hurbiletik ezagutzeko, berrikuntzan liderra den herrialdeetako bat baita.

Laguntza Programa ikertzaileak kontratatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiak epea ireki du ikertzaileak kontratatu eta sustatzeko diru-laguntzak eskatzeko. Partida edo kontu-saila 900.000 eurokoa da eta lan-akordioaren %100eraino estal dezake. Interesa duten enpresek bizkaia:talent-en bidez egin behar dute eskaera, erakunde hau arduratuko baita Europako Batzordeak subentzionaturiko programa honen laugarren deialdia kudeatzeaz.

Programaren helburua eskarmentudun ikertzaileen lanbide-karrera lagundu, lotu, prestatu eta hobetzea da, beren ikerketa-proiektu propioa ikerketa-arlo estrategikoetan egin dezaten, eta Bizkaian erroturiko ikerketa-erakundeekin elkartuta.

Online ikastaroa: Komunikazio eraginkorra informazioaren profesionalaren eta informatikariaren artean

Asmoz Fundazioak antolatu du hezkuntza-proposamen hau informazioaren profesionala elkarrizketa errazean jartzeko informazioaren teknologien profesionalarekin. Baita artxibo edo agiritegi, liburutegi, dokumentazio-zentro, museo eta abarren errendimendua eta jarduera hobetzeko ere.

Hiru (3) asteko ikastaro honetan parte hartzeko interesa duten profesionalek maiatzaren 11ra, astelehenera, arteko epea dute izena emateko. Bestalde, Innobasqueko bazkideek %10eko beherapena izango dute. 

Maiatzak 12, asteartea

Shipping, Shippers & Markets foroa

Sociedad Bilbaina: Nafarroa kalea, 1, 48001-Bilbo. Ordutegia: 09:30 – 13:30

Induing erakundeak Shipping, Shippers & Markets foroa koordinatu du: profesionalen arteko topaketa-gunea, esportazio-enpresek eta itsas logistikako zerbitzu-enpresek elkarrekin lan egin eta hornidura-kate lehiakorragoa sortu dezaten ekonomiaren jokaleku konplexuan eta nazioarteko merkatu lehiakorrean.

Jardunaldian sektoreko enpresa esanguratsuenetako hizlarien zerrenda garrantzitsu baten parte-hartze zabala izango da. Gainera, parte hartzeko interesa duten Innobasqueko bazkideek %20ko beherapena izango dute inskripzio-prezioaren gainean; beherapen-kupoia INNO20IND.

BCAM Scientific Seminar

Mazarredo zumardia 14, Bilbo.

Basque Center for Applied Mathematics-ek maiatzaren hirugarren astean bi zientzia-mintegi aurkeztuko ditu maiatzeko hirugarren astean: “Generalized exponential tilting”, Rotterdam-go (Holanda) Erasmus University Medical Centre-ko Paul Eilers-en eskutik. Bigarren hezkuntza-eskaintza bi egun geroago izango da, 2015eko maiatzaren 14an, izenburu honekin: “Schrödinger Operators with delta – interactions on conical surface”, oraingoan Academy of Sciences Czech Republic-eko Vladimir Lotoreichik-ek emanda. Bi kasuetan hasiera 16:00etan izango da eta ordubeteko iraupena izango du.

Maiatzak 13, asteazkena

Informazio-jardunaldia eta alde biko topaketak ERA-NET Garraioari buruz

Era-net Tansport-ek ekitaldi bat antolatu du Bruselan ENT Flagship 2015 Call bigarren deialdia abian jartzeko: Sustainable Logistics & Supply Chains, apirilaren 1etik aurrera irekita.

Jardunaldiaren programa bi ataletan banatuko da. Goizean informazio-bilera egingo da, eta hor deialdiaren zenbait alderdi zehaztuko dira (gaiak, egutegia, proposamenak aurkezteko online tresna, etab.). Saioaren bigarren zatian plataforma sortzea izango da helburu, bazkideak aurkitzeko edo profil berezi bat eskaintzeko deialdira aurkezten den europar proiektu batean partner posible gisa. Interesatuek aukera izango dute 3 minutuko ahozko aurkezpenak egiteko proiektu-ideia edo profil bati buruz, eta gainera alde biko topaketa-gune bat sortuko da 20 minutuko bilerak egiteko.

Maiatzak 14, osteguna

Hizkuntzazkoak: aukera berriak Euskadin espezializazio adimenduneko enpresen I+G estrategietarako

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea (Miramon), Mikeletegi pasealekua, 53 – Donostia.

Vicomtech-IK4-k eta Langune-k LTS solutions antolatu dute elkarrekin, Euskadin sektore estrategikoetan hizkuntza-teknologien inguruan antolaturiko ekitaldia. Programan aditu ospetsuen hitzaldiak izango dira eta lau lan-saio. Helburua da hizkuntzaren teknologien aplikazio posibleak aztertzea fabrikazio aurreratu, energia, osasun eta turismoaren arloan, eta aipaturiko gaiekin erlazionaturiko proiektu-ideien sorkuntza bultzatzea.

Maiatzak 14, osteguna, eta maiatzak 15, ostirala

Osasunaren Sustapen Biltzarra

Bizkaia aretoa, UPV/EHU, Abandoibarra hiribidea, 3, 48009 Bilbo.

“Berrikuntzan ingurune eta politika publiko osasungarriagoen alde” goiburupean, Osasunaren Sustapen Biltzarra antolatuko da, Euskal Herriko Unibertsitateak antolatua, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzarekin lankidetzan.

Jarduera-programa osoa izango da hitzaldi, mahai-inguru, ikastaro eta posterrekin, beste jarduera batzuen artean. Biltzarraren helburua izango da hausnarketa, eztabaida eta ezagupenak eta esperientziak trukatzeko gune bat sortzea osasun-sustapenaren inguruan, bereziki azpimarratuz osasunaren gizarte-determinanteak.

Innobasquek komunikazio-mahaian parte hartuko du: “Ohitura osasungarriak sustatzea inguruneetan: Gosasun mugimenduaren inspirazio-esperientziak”, eta bertan Gosasun mugimenduaren eta vending osasungarriaren aurkezpena egingo da. Hitzordua datorren ostegunean, maiatzaren 14an, izango da, 11:00etatik 12:15era.

Maiatzak 22, ostirala

Enpresa Proiektuen VIII. Lehiaketa. Izen-ematea irekita

Izen-ematea online.

Goieki-Goierriko garapen-agentziak Enpresa Proiektuen Lehiaketaren beste edizio bat antolatu du kategoria hauetan: Sorkuntza Berriko Enpresa Proiektu Onena eta Berrikuntza Proiektu Onena Enpresan. Aurkezturiko proiektuen lehentasunezko oinarria berrikuntzaren eta etengabeko hobekuntzaren garapena izango da.

Lehen sekzioko irabazleak 6.000 euroko saria jasoko du, eta aukerako beste 3.000 euro enpresaren forma juridikoa kooperatiba baldin bada, eta prestakuntzarako eta kudeaketarako laguntza ere izango du. Bigarren modalitatea eskualdeko ETEentzako da, 2014-15ean enpresan bertan berrikuntza-proiekturen bat egin baldin badute. Sariaren zenbatekoa 3.000 eurokoa da.

Interesa duten ekintzaileek eta enpresek maiatzaren 22ra arteko epea izango dute beren proposamenak aurkezteko.

Maiatzak 24, igandea

“Zure lehoi-odolak bizia ematen du”

Arriaga plaza, 1, Bilbo.

Athletic Club Fundazioak eta Alzola Basque Water-ek, Bizkaiko Odol-emaileen Elkartearekin lankidetzan, sustaturiko ekinbidea da helburu sinboliko bat lortzeko: 275 odol-emate, alegia. Izan ere, kopuru hori da Athletic-ek Kopako 25 trofeoetan bere taldeetan izandako jokalarien kopurua.  

Odol-emateak egiteko, hornituriko autobusa eta informazio-gunea jarriko dira. Odola ateratzeko guneak ordutegi hau izango du: astelehenetik ostiralera 9:30 -14:00 eta 16:30 – 21:00 artean, eta larunbatetan 9:30 eta 14:00 artean.

Maiatzak 26, asteartea, eta maiatzak 27, asteazkena

Growing Young Sinposioa

Bizkaia aretoa, Abandoibarra hiribidea, 3, Bilbo.

AZTI – Tecnalia teknologia-zentroak Growing Young bigarren sinposioa antolatu du. Topaketa honetan elikadura-industriaren profesionalak bilduko dira, merkatuaren eskari berriei ─adibidez, hazkunde osasungarri eta zahartze aktiborako dieta pertsonalizatuari─ aurre egite aldera negozio-aukerak identifikatzeko helburuarekin.

Ekitaldian nazioartean ospe nabarmena duten hizlariak izango dira, etorkizuneko kontsumitzailearen erronkei irtenbideak emango dizkietenak. Innobasqueko bazkide interesatuek %10eko beherapena izango dute jatorrizko prezioaren gainean. Izena emateko kodea AZT1GYINNOB da.

Partekatu albiste hau