2012tik 2014ra “era ikusgarrian” hazi da zientziaren eta teknologiaren onurekiko pertzepzioa euskaldunen artean.  Osasuna, energia eta elikadura dira lehentasunezko gizarte-eskariak ikerketan Euskadin bizi direnentzat, non zientzialariak baitira, sendagileekin batera, profesionalik balioetsienak. Hori ondorioztatzen da Espainiako Zientzia eta Teknologiaren Gizarte Pertzepzioaren VII. Inkestaren EAErako Txostenetik; joan zen asteartean aurkeztu zuen FECYTeko zuzendariak, José Ignacio Fernández Vera-k, “Zientziaren eta teknologiaren gizarte-komunikazioa” jardunaldian.

 

Baita ere txostenak nabarmentzen du zientzia eta teknologiarekiko interesa Euskadin 2004an %4,6koa izatetik 2012an %20,2 izatera igaro zela, nahiz eta azken bi urte hauetan jaitsiera txiki bat izan den. Interesa nabarmen handiagoa da gizonen artean emakumeen artean baino, eta handiagoa 25-34 urtekoen artean.

Telebista da euskaldunek zientzia eta teknologiaz informatzeko duten bide gogokoena (%73,1), gero Internet (%51,7), prentsa ordaindua (%29,7) eta irratia (%29,0). Gainera, euskaldunek ezagutza ohargarria dute zientziari loturiko gai batzuen inguruan.

Fernández Verak honako bideo honetan analizatzen du txostena:

Partekatu albiste hau