Ekoizpen-prozesuetan (galdaketa, forja, siderurgia, paper edo zementua) sorturiko beroaren %35 eta %50 artean galtzen da. Hondar-bero hori eraginkortasunez berrerabiltzeak eragina du lehiakortasunean, baliabideen erabileraren kudeaketa eraginkorrean eta ingurumenean. Euskal manufaktura-industriaren erronka berezi honi erantzuteko, Calor (Beroa) Proiektua sortu da.

“Plataforma” proiektu bat da, Energiaren Euskal Erakundeak (EVE), Ihobek, CIC marGUNEk eta Euskadiko Energiaren Clusterrak eta Berrikuntzaren Euskal Agentziak (Innobasque) bultzatua, eta industriaren energia-eraginkortasunaren hobekuntza ez ezik, jarduera eta negozio berriak sortzea ere bilatzen du beroaren kudeaketa eraginkorraren inguruan, sektore arteko lankidetzaren esparruan (industria-enpresak, ingeniaritzak, fabrikatzaileak, I+G zentroak, unibertsitateak, ETEak eta start-up berritzaileak).

Helburua da balio erantsi handiko irtenbide berritzaileak garatu eta aplikatzea, euskal industrietan probatu eta ezarriak eta nazioarteko industrietan, era lehiakorrean, merkatura daitezkeenak. Luis Manerok, Innobasqueko programa-zuzendariak, azaltzen du hemen:

CIE Automotive-n I+G+b-ko zuzendariak eta CIC Margune-ko lehendakariak, José Esmorís Esmorís-ek, proiektuak industria-ehunean duen eragina eta parte hartzen duten enpresentzako onurak zehaztu ditu.

Proiektua 2014-2016 Industrializazio Planarekin, Fabrikazio Aurreratuko Estrategiarekin eta Eusko Jaurlaritzak identifikaturiko espezializazio adimenduneko eremuekin (RIS3) bat dator.

Partekatu albiste hau