Monetizatu gabeko ekonomia-sistema bat garatzea, hazkunde iraunkorrago, burutsuago eta inklusiboagoaz hiriei on egiteaz gain, behar gehien duten pertsonen bizi-kalitatea hobetuko duena: horixe da CROSS proiektuaren helburu garrantzitsuena, Europar Batasunak kofinantzaturiko ekinbidea, bertan parte hartzen duelarik Tecnalia korporazio teknologikoak ere.

CROSS plataforma digitala estu loturik dago borondatezko lanarekin, lokarri izanik, besteak beste, herri-administrazio, gizarte-erakunde eta erabiltzaileen beren artean. Gainera, pertsonen sinergien, transakzioen eta truke ez-monetarioen artean sorturiko balio ekonomikoaren neurgailu gisa dihardu.

Ekosistema berritzaile hau lau arlo nagusitan lan egiteko pentsatuta dago, arazoei pentsamolde berri batez aurre egiteko filosofiarekin:

  • Pertsona nagusiak zaintzeko zerbitzuak.
  • Behartsuak eta etorkinak gizarteratzea.
  • Eskola uzteko arriskuan dauden gazteei laguntzea eta kultura sustatzea
  • Ezgaituentzako laguntza

 

Lankidetza edo elkarlana

CROSSeko parte aktibo diren taldeek –informatikariek, borondatezko langileen erakundeek eta herri-administrazioek– elkarlana egiten dute, beren trebetasun eta esperientzien bidez, komunikazioa eta trukea errazteko tresna garatzeko, erakundeen barruan parte-hartzea pizteko eta sektorean duten esperientzia emateko, baita pertsona eta elkarteek, borondatezko lanaren truke, hiriko zerbitzu publikoen onura izango dutela bermatzeko ere.

Egitasmo honek 230.000 erabiltzaile bildu nahi ditu 2016an. Horretarako lau proiektu pilotu garatuko dira hiri esanguratsuetan: Erroma, Turin, Manchester eta Sevillan. Sevilla hiriburuak duela gutxi aurkeztu du jarduera ez monetarioak kudeatzeko web plataforma garatzeko lizitazioa.

Lau hiri pilotuek markatzen dute pausoa erakusteko, garai zailetan ere, posible dela monetarioa ez den ekonomia-sistema integratzaile bat martxan jartzea, gizartearen ekonomia, gizarte eta kulturaren garapenean laguntzeko.

Jesús de la Quintanak, Tecnaliako Hiri Konponbidetan sortzen ari diren Ekinbideen liderrak, Innobasqueren Astearteak programako saio batean azaldu zuen zertan datzan proiektu hau:

Partekatu albiste hau