.-Galo Álvarez-ek, B+I Strategy-ko kontsultoreak, bere “6 elementos clave en la gestión del emprendimiento corporativo” (Funtsezko 6 elementu ekintzailetza korporatiboaren kudeaketan”) artikuluan azken hamarkadan “ekintzailetza korporatiboko ekinbideak bultzatzeko enpresak bultzatuz” ikasitakoa bildu du. Alvarez-en dozena-erdi gomendiok zera bilatzen dute: “arrakastaz kudeatzea dibertsifikatze-prozesuak, negozio-unitate berriak eta spin-off-ak sortzea”.

Honako hauek dira elementu horiek:

1.- Intraekintzailetzako ekinbideak Estrategia korporatiboarekin bat etorraraztea.

Funtsezkoa da erakundeek estrategia zehatza izatea, hor etorkizuneko erronkak identifikatzea eta hauek beren ekintza-plana izatea. “Enpresak benetan eta era bereizgarrian ondo egiten zer dakien identifikatzea funtsezkoa da negozio berrien garapenean aprobetxa daitezkeen sinergiak zehazteko”.

2.- Antolaketa eta lan-prozesuak egokitzea, ekinbide berrien inkubazioa eta garapena bideragarria izateko.

Enpresa barruan egiturak eta baliabideak ezartzea gomendatzen da, esperimentazioa, arriskuak hartzea eta dibertsifikatzeko antolaketa birplanteatzea ahalbidetu dezaten.

3.- Intraekintzailetzaren aldeko antolaketa-kultura elikatzea zuzendaritzaren konpromisotik.

Honek zuzendaritza-estilo parte-hartzaileak hartzea inplikatzen du  hauekin erlazionaturiko balioak zabaltzeko: berrikuntza, irudimena, esperimentazioa, irekidura, kanpoarekiko harremana eta porrota alternatiba posible gisa.

4.- Ekinbideak beharrezko baliabidez hornitzea, etengabe edo iraunkorki denboran.

Funtsezkoa da giza baliabideak eta ekonomikoak esleitzea. Dena den, zeinahi dela ere hautaturiko eredua, intraekintzailetzako ekinbideek “konpromiso jarraitua eskatzen dute denboran, 2 eta 10 urte artekoa sektorearen eta teknologiaren heldutasunaren arabera”.

5.- Enpresako ekintzaileak identifikatzea, prestatzea eta kudeatzea.

Langile onenak ez dira beti pertsona egokienak izaten negozio berrien lider izateko.

6.- Enpresaz kanpoko eragileekin lan egitea.

Sareetan lan eginez kolaboratzea, talde multidiziplinarrak sortuz eta irekian berrikuntza eginez. “Konektaturiko lantaldeetan datza aldea”, nahiz eta “lankidetzaren ekonomiak ikaskuntza oso garrantzitsua eskatzen duen”.

Artikulu hau, beste 16rekin batera, “Estrategia Nº 000004” argitalpenaren parte da, B+I Strategy estrategian eta lehiakortasunean espezializaturiko aholkularitza-enpresaren hamargarren urteurrenaren harira argitaratua.

 

Partekatu albiste hau