Gaur, apirilaren 1ean, Lanean Dibertitzeko Nazioarteko Eguna ospatzen da mundu osoan. Barreak estresa kudeatzen laguntzen du, estresean inplikaturiko hormonen (adibidez, kortisolaren) maila murriztu eta beste batzuen (adibidez, osasuna hobetzen duten endorfinen) maila gehitzen baitu. Umoreak estresa murriztu, motibazioa akuilatu, sormena indartu eta lan-giro atseginagoa sustatzen du.

Lanean Dibertitzeko Nazioarteko Eguna ia duela 20 urte jarri zuen martxan Estatu Batuetako ‘Playfair’ aholku-enpresak sormena sustatzeko helburuaz. Bere profesionalek programak eskaintzen dituzte langileak diberti daitezen lanean ari diren bitartean, talde-lana sustatuz eta errendimendua gehituz. “Barre egitea botika ona ez ezik, negozio ona ere bada. Lanean dibertitzen direnak sortzaileagoak eta produktiboagoak izaten dira eta hobeto moldatzen dira lankideekin”.

Langile batek etxera iristean nagusiak bidali dion pizza bat jasotzea berandura arte lanean aritu delako edo esker onezko ohar bat jasotzea hain ulerkorra izateagatik, horiek dira Playfair-eko Matt Weinstein-ek proposatzen dituen adibideetako batzuk bere liburuan: What’s the best way to revolutionize the workplace? Forget restructuring and reengineering. Have a little fun!

Errekonozimendua eta estimua garrantzi handikoak izan daitezke produktibitatea gehitzeko oso estresagarriak diren inguruneetan lan-karga handiko langileen artean. Honela, pozik lan egitea funtsezkoa da bai enpresentzat eta bai langileentzat, Adecco enpresatik aitortzen duten bezala. “Frogatuta dago lanean motibaturik eta zoriontsu dauden langileak produktiboagoak eta sortzaileagoak izaten direla, taldean hobeto lan egiten dutela, aldaketetara errazago egokitzen direla eta estresarekiko tolerantzia handiagoa garatzen dutela”. Eta langileentzat ere funtsezkoa da, zeren eta, beren lan-ingurunean ongi sentiarazteaz eta profesional on bihurtzeaz gain, lan-asetasuna beraien bizitza pertsonalean ere islatzen baita. Adecco-ren txosten baten arabera, langileen %40k bere lanean gozatu eta dibertitzeko gai denean lortzen du lanean gogobetetasuna. Gainera, %88k lan-giro ona sortzeko interesa erakusten du bere enpresan lankide ona izanez, bere lana ondo egiteaz arduratuz edo positiboa izanez.

Oraindik bada astirik; hona hemen horretarako ideia batzuk:

Baina horietatik batere ez bazaizu iruditzen zure erakundean egingarria, beti dago nork bere buruaz barre egiteko aukera, nahiz eta minutu gutxi batzuetan izan, hori ere oso osasungarria da-eta. Leo Harlem umoristak euskal idiosinkrasiaren parodia egiten du bideo honetan. On egin!

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago