Zientziaren eta teknologiaren irudia herritarren artean positiboa da gazteen artean, eta batez ere garapen ekonomiko, gizarte-ongizate eta osasun eta medikuntzari egiten dioten ekarpenagatik. Zientzia eta teknologiarekiko interesa euskal biztanleen artean %11 hazi da 2008tik hona. Zientzia eta Teknologiaren Espainiar Fundazioaren (Fecyt) “Percepción social de la ciencia y la tecnología 2012” (Zientzia eta teknologiaren gizarte-pertzepzioa 2012) txostenak eta Elhuyar-ek ─Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailarekin eta EHUko Kultura Zientifikoko Katedrarekin lankidetzan─ egin duen “Zientzia eta teknologiaren gizarte-pertzepzioa Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan 2013″  txostenak datu horiek abalatzen dituzte.

Azken argitalpen honek gaineratzen du gehituz doala gastu publikoan zientzia eta teknologia lehentasun gisa hartu behar direla diotenen pertzepzioa, baita krisi-egoeran ere. Eskari hori handiagoa da jendearen heziketa-maila handiagoa den neurrian.

Zientzia gora egiten ari den arloa da jendearen informazio-interesen artean, ziur asko Internetek, indartzen ari den zientzia-informazioko kanalak, zientzia-informaziorako gero eta erabilgarritasun handiagoa duelako. Fecyt-ek ziurtatzen du hau dela zientzia-informazioaren lehenengo iturria, bereziki 14 eta 44 urte arteko pertsonentzat.

Halaber, bai EAEkoek eta bai nafarrek uste dute zientzia- eta teknologia-ikerketaren arloan beren lurraldeak aurreratuago daudela beste autonomia erkidego batzuk baino.

Jendeak medikuntza eta osasuna, ingurumena eta energia aukeratzen ditu lehentasunezko ikerketa-arlo gisa, RIS3 espezializazio adimenduneko estrategiak Euskadirako zehazten dituen ildoetatik oso hurbil dauden arloak.

Aldi berean gero eta jende gehiagok uste du, bi argitalpenetatik ondorioztatzen den bezala, herritarrek eginkizun garrantzitsuagoa izan behar dutela zientzia eta teknologiari buruzko erabakietan. 

Zientzia, lanbide gisa ere, positiboki baloratua agertzen da euskaldunen artean. Egia esateko, balorazio oneneko lanbideen zerrenda-buruan horrekin estu loturiko lanbideak daude: medikuak, zientzialariak eta ingeniariak… artista, kirolari edo epaileen aurretik.

Datorren apirilaren 28an, beste “Innobasqueren Astearte” baten esparruan, Fecyt-ek Euskadirako egin duen “Zientzia eta teknologiaren gizarte-pertzepzioa” txostenaren datu eguneratuak ezagutaraziko dira; izan ere, hobekuntza-joera hori berresten dute.

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago