YouTube milaka milioi dolar mugitzen dituen negozio bihurtu da, eta bideoak partekatzeko gune huts izateari utzi eta komunikaziorako tresna ahaltsu bihurtu da, non enpresa guztiak irrikaz dauden hurrengo arrakasta birala lortzeko sarean. 

Bideo-plataforma hau 2005ean hasi zen sortzen; orduan bere sortzaileek ─Steve Chen, Chad Hurley eta Jawad Karim-ek─ grabaturiko bideo batzuk partekatu behar zituzten, baina neketsu gertatzen zitzaien. Eta premiak pizten duenez sormena, beren grabazioak jartzeko web atari bat sortzea bururatu zitzaien. 

Me at the zoo” izan zen Youtuben jarritako lehenengo bideoa. 2005eko abendurako, jada bazituzten zortzi milioi bideo baino gehiago, eta beraz webgunea ofizialki abiaraztea programatu zuten.

2006ko uztailean, bideoen ikuste kopurua eguneko 100 milioi izateraino iritsi zen, eta Google-ren arreta erakarri zuenez, honek plataforma erostea erabaki zuen 1.650 milioi dolarren truke.

Joan zen martxoaren 4an, Maria Ferreras, Youtuberen Itun Estrategikoen zuzendaria, Deustuko Unibertsitateak ematen duen Ada Byron II.Sariaren epaimahaian izan zen; honako bideo honetan kontatzen digunez, Youtuben arrakasta izateko gakoetako bat zu zeu izatea da.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago