4.0 industriak beste aro baten hasiera proposatzen du, eta hor berrikuntza izango da protagonista. Euskadi ingeniarien lurraldea da; beraz, fabrikazio aurreratua aukera bat da euskal industriarentzat, bere lehiakortasuna gehitu dezan. Innobasqueren Astearte hau Idom-en egin da, eta bertan hainbat enpresa eta erakundek beren esperientzia eta jardunbide egokiak partekatu dituzte, ohartu baitira norantz doan hurbiltzen ari den iraultza.

Alvaro Ubiernak, Euskal Herriko Telekomunikazio Ingeniarien Elkargoko  dekanoak, IKTen erabilera aldarrikatu du, zehar-teknologia gisa ulertuta, produktu eta zerbitzu berrien motor izateko.

Ondoren, mahai-ingurua izan da, eta bertan Euskadiko jardunbide egokiak partekatu dira IdomUPV-EHU eta Avancex+i-ren eskutik.

Amaia Bernaras-ek, Idomeko aholkulari seniorrak, bere enpresan ingeniaritzan eta manufakturan berrikuntza nola zertzen den azaldu du.

José Félix Rojas-ek, astrofisikoa eta EHUko Planeta Zientzien taldeko kideak, PlanetCam aurkeztu du, etorkizuneko kamera astronomikoa.

Lourdes Pozuetak, Avancex+i-ko zuzendariak, prozesuetan aldakortasunaren alde egin du, funtsezkoa delakoan produktu lehiakorrak diseinatzeko. Esperimentazioa elementu erabakigarria da produktu bati eragin diezaioketen faktoreak ulertzeko, eta horiek eraginkortasunez mugitzen ikasteko.

Geroxeago, etorkizuneko ingeniaritzan aurreikusten diren hiru joera handien txanda izan da: industria-diseinua, fabrikazio aditiboa eta elkarlan edo lankidetzazko robotika.

Ignacio Solá-k, DUESTUDIO Industrial design-en sortzaileak, diseinua jarri du izaera berritzailea duen balio erantsi eta lehiarako onura gisa.

Ibon Mitxelenak, Moldkar-eko zuzendariak, fabrikazio aditiboan aurki daitezkeen aukerak azaldu ditu, eta dagoeneko erabiltzen direla, prototipoak ez ezik, baita behin betiko piezak ere.

Azkenik, Emilio Sánchez Tapiak, CEIT-IK4-n robotika eta mekatronikako senior ikertzaileak, lankidetzazko robotika ezagutaraziz amaitu du, eta horrek robot-etxaldeekin eta Haptic-ekin dituen ezberdintasunak azalduz.

Jardunaldi honen aurkezpenak Innobasqueko Slidesharen daude, argazki-albuma Flickr-en eta bideoak Youtubeko kanalean.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago