Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza fakultateak ForoTech Ingeniaritzaren Astea antolatu du, eta martxoaren 3tik 6ra izango da. Jardueraz eta tailerrez beteriko programak, era dinamiko eta praktikoan, hezkuntza-erakundeak eskaintzen dituen gradu nagusietara hurbilduko ditu batxilergoko ikasleak.

Honela, martxoaren 4an 2015eko Emakume Teknologoarentzako Ada Byron saria emango da. Sari honek teknologia arloan emakume profesionalen lana nabarmentzen du, arlo askotako aurrerapen garrantzitsuetan beraien ekarpena gero eta handiagoa baita, eta ikusgaitasuna ematen die emakume errealei eredu eta pizgarri izan daitezen neskatila eta neskentzat. Halaber, ostegunean, Tek Girl Eguna izango da, neska gazteek teknologiaz hitz egiteko eta teknologia hurbiletik ezagutzeko eguna.

First Lego League Euskadi

Batxilergo, DBH eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzat ForoTech-en eskaintza osatzeko First LEGO League Euskadiko finalisten erakustaldia egingo da, eta lehiaketa bat: “Lagundu gure robotari π zenbakia aurkitzen” –Urrutiko Zientzia Proiektua–, sari gisa bi iPad mini bantuko dituena. Halaber, edizio honetan, industria eta teknologia berrien munduan gonbidatu garrantzitsuak izango dira bertan, adibidez, Youtuberen Europako arduraduna; eta mahai-inguruak eta lantegiak izango dira, besteak beste big data eta dj, industria-diseinuan dauden joera berri eta ciber-bullying-ari buruzkoak. Era berean, zientzia-jarduerak egiteko gune bat egongo da irakasleentzat: GoLab proiektua.

Azkenik, ForoTech erakusketaren bisita gidatua egin ahal izango da, gure inguruko enpresa eta ikertegien gaitasun berritzailea agerian jartzen duten teknologia-erakusketetara hurbiltzeko aukera. Interesa dutenek hitzordua eskatu behar dute aurrez.

Argibide gehiagotarako jarri harremanetan posta elektronikoz edo telefono honetan: 944 139 064.

Ondoren, ForoTech 2015 Ingeniaritza asteko jardueren egitarau osoa agertzen da.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago