“Taldean lan egitea oso mingarria eta zaila da”, dio Jon Abaituak, Tazebaez berrikuntza-prozesuetarako aholkularitza-enpresaren sortzaileetako batek. Zaila bai, baina ezinezkoa ez; horregatik, beraiek erabiltzen dituzten 5 mekanismo edo tresna proposatzen ditu, “ikasten ikastea” eta “aldaketetara moldatzen den” erakunde bizia izatea errazten dutenak.

1.- Motorola txostena: 4 galderari erantzun behar zaie:

  1.      Zer joan da ondo?
  2.      Zer joan da gaizki?
  3.      Zer ikasi dugu?
  4.      Zer egingo dugu beste era batera hurrengo aldian?

2.- “Learning contract”: Ikaskuntza-kontratua gizabanako eta talde mailan, bost galdera dituena:

  1. Non egon naiz?
  2. Non nago orain?
  3. Nora noa?
  4. Nola noa joan nahi dudan lekura?
  5. Nola dakit lortu ditudala neure helburuak?

3.- Elkarrizketa-saioak: Bideratzaile batek gidatuta, ikaskuntza-saioak dira, eta horietan  lantalde osoak parte hartzen du esperientzia profesional eta pertsonalak partekatzeko. Liburu-saiakerak, emaitzak, feedback partekatu daitezke, edo kontzeptu berriak asmatu. Arlo profesional eta emozionalean lantaldean elkarri erronka egiteko erabiltzen dute Tazebaez-en.

4.- Birth giving: barruan ezagutza berriz erditzea. Ikuspegi-saioa.  Bideratzaile edo team coach batekin 4 orduz erronka jartzen diote beren buruari, adibidez: Nola egon nahi dugu urtebete barru? Guztion artean ezagutza berria sortzeko balio du.

Azkenik, Jon Abaituak liburu bat gomendatzen du: “Ezagutza sortzen duen erakundea”, Nonaka eta Takeuchi-rena, liburu honetan inspiratuta dagoelarik Team Academy-ren filosofia. Azaltzen du Japoniako erakundeek, ikasi ez ezik, ezagutza sortu ere sortzen dutela, pertsona bakoitzak daukan ezagutza esan gabea bere sozializazioarekin eta kanporatzearekin uztartzea, azkenean, konbinatuz, gauza berriak sortzeko.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago