Euskal ekonomialarien %43k uste du Euskadiko egoera ekonomikoa hobetu egingo dela datozen sei hilabeteetan. %80k uste du egoera ez dela okertuko, eta %11k bakarrik uste du egoerak okerrera egingo duela. Horrela dio Ekonometroak, konfiantza sozio-ekonomikoaren adierazleak; Euskal Ekonomialarien Elkargoak lantzen du adierazlea, talde honetako ia 900 profesionali egindako inkestan oinarrituta. Inkestatuen iritziz, euskal ekonomiaren lehiakortasunean eragin handiena duten faktoreak finantzaketa eskuratzea, prestakuntza eta kontsumo-maila dira.

Txosten osoa hemen ikus daiteke.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago