Iraultza industrial berri baten ateetan gaude, aukera izugarria euskal fabrikek beren lehiakortasuna gehitu dezaten. Etorkizuneko fabrika, fabrikazio aurreratua, fabrika adimendunak edo 4.0 industria errealitate bat beraren deiturak dira: pertsona, makina eta materialen arteko konexioa, industria-arloan Interneteko konexioa errazten duten software-sistema kapsulatu (embedded system) berritzaileei esker. Hurrengo Innobasqueren Astearteak saioa otsailaren 24an Idomen egoitzan izango da Bilbon, eta Euskal Herriko Telekomunikazio Ingeniarien Elkargoaren laguntzaz, Euskadiren indar-guneak aztertuko dira arlo honetan, eta euskal ingeniaritzak nola aurre egiten dion berrikuntzatik industria-aro berri honi. Izena emateko hemen egin behar da.

Fabrika adimendunetan pertsonak, makinak eta materialak beren artean komunikatzen dira denbora errealean elkarri eraginez. Robotek eginkizun protagonista izango dute testuinguru honetan. Boston Consulting Group-en arabera, lankidetzazko robotikaren erabilerak, non lankidetzan aritzen baitira pertsonak eta makina hauek, lehiakortasuna %30eraino gehitzea lortuko du eta lan-kostuak %18raino murriztea, herrialdeen eta sektoreen arabera. CEIT-IK4-k azalduko du nola.

4.0 industriak produktu erabat pertsonalizatuak egingo ditu balio-kate globalizatuetan, nabarmen gehituz kalitatea eta malgutasuna. Hau guztia gauzatzeko beharrezkoa izango da profesionalek, kasu honetan ingeniariek, gaitasun berriak garatzea eta lasterrago ikasteko gai izatea. Avancex+i enpresak bere metodologia azalduko du honetan oinarrituta: “aurrera egiteko, esperimentatzea”. EHUko Ingeniarien Eskolak azalduko du nola ari diren dagoeneko prestatzen biharko ingeniariak, Idom bezala munduan erreferente direnetan lan egiteko.

Testuinguru honetan, Euskal Herriko Telekomunikazio Ingeniarien Elkargoak informazioaren eta komunikazioaren teknologien garrantzia nabarmenduko du, aro berri honi aurre egiteko funtsezko elementu gisa.

Azkenik, Gipuzkoako Duestudio Industrial Design enpresak balioan jarriko du jakintza-arlo hau eta Moldkar-ek azalduko du nola, serie laburren prototipatua ahalbidetzen duen 3D-ko inprimaketari esker, gai diren produktu berriak merkaturatzeak suposatzen dituen tempoak eta kostuak murrizteko.

Dagoeneko hasi da etorkizuna. 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago