Roberto Alcibar, MBSR-eko (Mindfulness-Based Stress Reduction) irakasle ofizialak, masterclass bat eman du mindfulness-ari buruz, Europako Negozio Eskolak eta C2Bek antolatuta, Innobasquerekin lankidetzan. Estresaren aurkako meditazio-teknika honek enpresa-mundua irauli eta erabakiak hartzea, buru-argitasuna eta sormena indartzen ditu.  Baina benetan, zer da mindfulness-a?

Mindfulness-a une bakoitzean egiten ari garenari arreta jartzea da, istant bakoitzaz gozatzea. Teknika hau gora egiten ari da etengabe, froga zientifikoek abalatuta; izan ere, bere erabilerak garuna aldarazten duela frogatu dute, bizitzan eta emozioen kudeaketan aldaketak sortuz eta zuzenean lan-eremuan eraginez.

 Mindfulness-aren 6 gakoak hauek dira:

  1. Arreta jartzea
  2. Aurreiritzirik gabe bizitzea
  3. Onarpenez bizitzea aldatu ezin diren egoerak
  4. Hasiberriaren burua izatea, eta esperientzia lehenengo aldiz izango balitz bezala bizitzea
  5. Garrantzitsua ez da amaierara iristea, bideaz gozatzea baizik
  6. Gozatu egin behar da eta geure buruaz barre egin, “negoziorik garrantzitsuena bizitzea baita”.

Jardunaldi honetan Europako Negozio Eskolaren eta C2B-ren MBA Executive ere aurkeztu da, hor kolaboratzen duelarik Innobasquek. Erakundeak 2 beka eskaintzen ditu, %100 subentzionatuak, pentsaera disruptiboa duen jendearentzat. 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago