Berrikuntza areagotzen ari da, eta bere gaiak dibertsifikatzen ditu gure ekonomia-arloei erantzun ahal izateko. Jardunaldiak, campus, enpresa-topaketen aurkezpenak, besteak beste, horiek daude jarduera-egitarau luzean.

Urtarrilaren 26a, astelehena

Getxo Osasunlab: ongizate eta kiroleko ekintzailetza-campusa

Fadura garagardotegi zaharra. Martxoaren 6ra arte, astelehenetik ostiralera, ordutegi honekin: 9:00 – 16:30

Getxo Osasunlab campusa doako proiektua da, Getxo Kirolak-ek antolatua; jarduera-programa honekin ospatuko du Getxok Kirolaren Europako Hiri gisa aitortua izatea. Herritarren parte-hartzera ireki zen ekinbide honek sei asteko iraupena izango du. Denboraldi horretan, bildutakoek prestakuntza espezializatua jasoko dute gai hauetan: lanbide-gaitasunak, gizarte-itzulkinak eta sormena eskatzen duten proiektuak sortzea eta garatzea.

Urtarrilaren 27a, asteartea

Innobasqueren Astearteak

Bilbao Berrikuntza Faktory, Uribitarte kalea 6, Bilbo. Ordutegia: 12:30 – 14:00

2015eko lehenengo “Innobasqueren Astearteak” saioan, berrikuntza kudeatzeko metodologiak eta programak landu eta ezagutaraziko dira, erabakiak hartzen, kultura parte-hartzailea bultzatzen, lidergo mota eraldatzen eta aukerak identifikatzen lagun dezaketen tresna gisa.

Ezarritako helburua betetzeko, Euskal Herriko Unibertsitate Publikoak (UPV/EHU) eta Euskalit-ek berrikuntza kudeatzeko tresnak erakutsiko dituzte, “Berrikuntza taldeak, erakunde-aldaketarako tresna gisa” azterketan eta kudeaketa aurreratuko “Innobideak-Kudeabide” programan martxan dituztenak. Halaber, ekinbideen partaide diren enpresen parte-hartzea ere izango da.

Branding praktikatzea: marken bidez loturak sortzea

Init Bilbao, Uribitarte kalea 6, Etxabea, Bilbo. Ordutegia: 19:00 – 21:00.

AZK branding eta komunikazio agentziaren ordezkari eta sortzaile-kidea, Daniel Miguelez, hizlari izango da Bilboko Swapsee komunitateak 2015ean antolaturiko lehen ekitaldian.

Bere hitzaldian komunikatzaileak gai hauek zehaztuko ditu: marka-sorkuntzari buruzko alderdiak, horren pertzepzioa herritarren aldetik eta horren balioa, baita marka pertsonala eta horren lan-ondorioak ere, intereseko beste gai batzuen artean.

Urtarrilaren 29a, osteguna

“Getting Contacts” jardunaldia

Gran Bilbao hotela,  Indalecio Prieto, 1, Bilbo. Ordutegia: 9:00 – 14:00

Ipar aldeko APD eta LABORAL Kutxak ‘one to one’ bilera-jardunaldia antolatuko dute nazioartekotzea sustatzeko eta enpresa bazkide eta bezeroen negozio berriak sortzeko helburu nagusiarekin.

Topaketak nazioartekotzean interesaturiko konpainien artean egingo dira, nazioartekotzeko eta atzerriko merkatuetan negozioak hazteko estrategien garapen eta inplementazioan espezializaturik dauden beste batzuekin, nazioartekotze-prozesuaren fase guztietan lagun izan ditzaten.

Mindfulness: estresaren aurkako meditazioak enpresa-mundua irauliko du

Bizkaiko Teknologia Parkea, Laida Bidea 214, Zamudio. Ordutegia: 9:30 – 11:30

Europako Negozio Eskolak eta C2B-k, Innobasque berrikuntzaren euskal agentziaren laguntzaz, jardunaldi bat antolatu dute; MBSReko irakasle ofiziala den Roberto Alcibar-ek emango du hitzaldia, gure burua lan-eremuan ezagutu eta lantzera bideratua.

Teknika hau nabarmen ari da gora egiten lan-eremuan, eta beste onura batzuen artean, erabakiak hartzea, buru-argitasuna, sormena eta estresa murriztea bilatzen ditu.

Urtarrilaren 30a, ostirala

Brunch & Learn: XXI. mendeko enpresaburuak

Innobasque, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea, Laida bidea, 214, Zamudio

Ordutegia: 9:30 – 12:00

2015eko lehenengo Brunch & Learn Marketinaren Coaching-az izango da. Ekitaldia pertsona eta enpresei laguntzeko izango da, programazio neurolinguistikoaren (PNL) ezagutzaren bidez kuota hobeak, mozkinak eta kudeaketan eraginkortasuna lor ditzaten. Eredu formala eta dinamikoa da, eta buruak eta giza pertzepzioak nola funtzionatzen duen, informazioa eta esperientzia nola prozesatzen dituen eta horrek arrakasta pertsonalerako dituen ondorioak erakusten ditu.

Misio Komertziala New Delhi eta Mumbai-ra

Gipuzkoako Ganberak, Arabako eta Bilboko Ganberekin lankidetzan, eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasunerako Sailaren laguntzaz, Misio Komertziala antolatu du New Delhi eta Mumbai-ra; 2015eko martxoaren 23tik 27ra izango da.

Hainbat ekonomia-arlotara zuzendutako bidaia honetarako izena emateko epea datorren urtarrilaren 30ean amaituko da.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago