Nahi duzu parte hartu 2015eko Global Innovation Day-n? Tailer batekin? Txoko baten bidez? Datorren ekainaren 3an berritzaileen komunitatea Bilbon elkartuko da Global Innovation Day-ren laugarren edizioan sinergiak sortzeko, negozio-aukerak aktibatzeko, lanbide-harreman berriak lortzeko, merkatuko produktu eta zerbitzurik berritzaileenak aurkitzeko, eta berrikuntza lehen pertsonan bizitzeko; horrela jakingo dugu zer egiten den hemen bertan eta munduko beste leku batzuetan. 

Innobasque, urtarrilaren 31ra arte, tailer eta erakusketa-txokoetarako proposamenak jasotzen ari da. Datorren Global Innovation Day diseinatzen laguntzeko aski duzu mezu elektroniko bat bidaltzea hemen zure ekinbide berritzailea aurkeztuz.

Laster aurkeztuko da 2011z geroztik Euskadin egiten den berrikuntza-ekitaldirik handienaren behin betiko egitura. Hitzaldiak, ekintzaileen proiektuak, networking,… ere izango dira. Iaz bakarrik 2.000 pertsonak baino gehiagok aktibatu zuten Euskadin berrikuntzaren eskaintza eta eskaria, eta hori 80 erakundek parte hartu zutelako 21 tailerretan, 38 txokotan eta 4 hitzaldi-paneletan, mundu osoko 25 txostengilerekin. Gainera, #global2014 Espainian trending topic izan zen eta oihartzun mediatiko handia izan zuen hedabideetan 188 inpakturekin.

Har ezazu parte!

Zure erantzunaren zain gaude.

Iazkoaren laburpena hemen ikus dezakezu:

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago