Hona hemen asmo berri on bat 2015erako: jendeak elikadura osasungarriagoa izan dezala zure erakundeko vending makinetan kontsumitzen dituen produktuen bidez, eta aukera egokiak egitera bultzatzea.

Otorduen artean mokadutxoak egitea ez da txarra. Egia esateko, hori gomendagarria da nutrizioaren eta osasunaren ikuspegitik, betiere aukera egokia egiten bada eta jaten dugunaren eta egiten dugun energia-gastuaren artean oreka mantentzen laguntzen badu.

Elikadura osasungarrirako Vending proiektuak, Gosasun mugimenduaren bidez Innobasqueko Gizarte Efiosasungarria dinamikak bultzatuak, vending makinetan eskainitako snack-en (janari eta edarien) %50 gutxienez osasungarritzat jotako horietakoak izatea du helburu, NAOS Estrategiaren nutrizio-irizpideen arabera.

Proiektu aitzindari honen ezarpena eta arrakasta errazteko, Innobasquek 3 gidaliburu praktiko sortu ditu informazio erabilgarriarekin: vending-operadoreentzat, erakunde pribatuentzat eta lehiaketa publikoen bidez vending-makinen ustiapena bideratzen duten administrazioentzat. Horietan agiriak daude hornitzaile eta erabiltzaileei vending osasungarria aurkezteko, baita galdeketak eta ebaluazio-taulak ere emaitzak urratsez urrats monitorizatzeko.

Bestalde, Innobasquek trakzio taldea eratu du 6 erakunderekin (Getxo Kirolak, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea, Laboral Kutxa, Mercedes-Benz, Mondragon Unibertsitatea eta Deustuko Unibertsitatea), eta  horiei aholkularitza eta laguntza ematen ari da vending osasungarria ezartzeko, baita proiektuaren emaitzak ebaluatzeko ere. Oro har, saltzeko 100 makina baina gehiago daude horien instalazioetan, eta 20.000 pertsonak baino gehiagok erabiltzen dituzte. Erakunde hauek, jendearen osasuna eta ongizatea sustatzen duten inguru osasungarrien bultzatzaileak, ereduzko jarraibide bihurtuko dira eta beste erakunde batzuk bultzatuko dituzte vending osasungarriagora alda daitezen.

Zuk ere har dezakezu parte proiektuan eta ingurune osasungarriagoa sustatu zeure erakundean. Hemen duzu argibide gehiago, eta posta elektroniko honen bidez jar zaitezke gurekin harremanetan.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago