Jakin nahi duzu nola hobetu zeure finantza-emaitzak krisi-garaiotan? Jakin nahi duzu nola sortu konfiantza zeure lantaldean, benetako profesionalak izan eta zereginak beraien esku uzteko?

Programazio neurolinguistikoa (PNL) eredu bat da, formala eta dinamikoa, eta buruak eta giza pertzepzioak nola funtzionatzen duen, informazioa eta esperientzia nola prozesatzen dituen eta horrek arrakasta pertsonalerako dituen ondorioak erakusten ditu.

Orduan, salmenten sailean lan egiten duenak, zergatik erabili beharko lituzke estrategia eraginkorragoak? Azken urteotan PNLek garapenik handiena izan duen sailetako bat salmenta-teknikei buruzkoa da. PNLek hainbat prozesu ditu hizkuntza detektatu, sinkronizatu eta erabiltzeko, pertsona batek inkontzientean erostea nahi izateko moduan hitz eginez.

Enpresaburuen arrakastaren legeak ezagutu nahi badituzu, zatoz urtarrilaren 30ean, 9:30etik aurrera, bederatzigarren Brunch & Learn-era; Innobasqueko bazkideek beren ezagutza espezializatua partekatuko dute gune horretan. Coaching del Marketin-ak zure enpresan salmentak gehitzeko teknikekin duen esperientzia guztia azalduko du.

Gainera, gero, bertaratuek beren bizitza pertsonal eta profesionaletan honelakoak praktikatu eta esperimentatu ahal izango dituzte: lidergoaren funtsezko elementuak, marketin eta salmenten hobekuntza, komunikazio eraginkorra eta denbora efizientearen kudeaketa.

Jardunaldira etortzeko interesa baldin baduzu, emazu izena hemen.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago