Hasi berria den abenduko lehenengo astea feria, biltzar, jardunaldi eta topaketa askorekin dator, eta guztietan jarriko da balioan berrikuntzaren premia eta garrantzia.
Abenduaren 5a, ostirala – Abenduaren 8a, astelehena
Durangoko Azoka 49: kulturaren plaza
Landako erabilera anitzeko pabiloia. Larrasoloeta, 3, Durango.
Durangoko Azokaren 49. edizioan 330 nobedade aurkeztuko dira Landako erabilera anitzeko pabiloian jarriko diren 245 erakustokietan. Gerediaga elkarteak antolatuta, euskal liburu eta diskoaren azokarik garrantzitsuenak aurten Okzitaniako kultura izango du ohorezko gonbidatu.
Salgai jarriko diren nobedadeen artean 222 liburu daude, 61 disko, 27 aldizkari, 3 bideo, 3 argitalpen elektroniko eta beste lan batzuk: jokoak, agendak edo egutegiak.
Jarduera-programa zabalean 500 sortzaile eta 150 kultura-ekitaldi baino gehiago izango dira, 8 gune bereizitan gauzatuko direlarik.
Abenduaren 9a, asteartea – Abenduaren 10a, asteazkena
Host, Joerak eta Berrikuntza zerbitzuan eta salan
Juan Avelino Barriola pasealekua, 101, Donostia.
Basque Culinary Center-ek lehenengo biltzar nazionala antolatu du sala eta zerbitzuko berrikuntzari eta joerei buruz, non gaian dauden joera berriak aztertuko baitira. Host deituriko ekitaldi honetan, sala-sektorean estatuan eta nazioartean dauden pertsonarik garrantzitsuen eta adierazgarrienak izango dira.
Biltzarraren helburua sektoreko profesionalen artean hausnarketa sortzea da eta bere etorkizunak norantz jo behar duen eztabaidatzea.
Abenduaren 10a, asteazkena
EROSKI Fundazioaren Elikadura Eskolaren IV. Topaketa
ARTIUM, Arte Garaikideko Euskal Zentro Museoa, Gasteiz. Ordutegia: 09:00-14:15
Topaketak izenburu hau darama laugarren edizioan: “Jan osasungarri, hazi sendo. Erronkak haur-gizentasunaren prebentzioan”: helburua eztabaida-gune bat sortzea da haur-gizentasunaren arazoaren, prebentziorako egon litezkeen estrategien eta hainbat arlotatik horri aurre egiteko aukeren inguruan.
Ekitaldia, Gasteizko Udalarekin lankidetzan, EROSKI Fundazioak sustatzen du, bizi-ohitura osasungarriak hartzea sustatzen duen GOSASUN mugimendu sozio-ekonomikoko kidea. Zientzia-izaera duen topaketak Osasun eta Nutrizio, Psikologia eta Hezkuntza arloetako profesionalak bilduko ditu, eta aurrez izena emanda ([email protected]) edozein herritar joan daiteke bertara jarlekuak bete arte.
Work Café: “Enplegagarritasunerako erronkak eta proposamenak”
Deustuko Unibertsitatea. Ingenio aretoa, 3. solairua. ESIDE eraikina. Bilbo. Ordutegia: 09:45-13:00
World Café-k iraupen luzeko langabetuen enplegagarritasuna hobetzeko gauzatu behar diren ekintzei buruz eztabaidatzeko gune bat izan nahi du. Ekitaldia, Bizkaiko Foru Aldundia eta Deustuko Unibertsitatea elkarlanean egiten ari diren ikerketaren barruan kokatzen da, eta izenburu hau du: Bizkaian Iraupen Luzeko Langabeen (ILL-DLD) Enplegagarritasunerako erronkak eta proposamenak.
Elkarrizketa jendeak eguneroko bizitzan, plano emozionalean nahiz ekintzarenean, dituen erronkak ulertzera zuzenduko da, eta beren enplegagarritasun-prozesuan eragile aktibo eta protagonista bihur dadin ahalduntzera.
Abenduaren 11, osteguna
Ikus-entzunezkoen eta multimedia arloko enpresa-topaketak
KBi Digital, Matiko kalea, 6, Bilbo. Ordutegia: 09:30-14:40
“Negozio-aukerak ekosistema digitalean” enpresa-topaketan hitzaldiak izango dira, eta hor leku berezia izango dute ikus-entzunezkoen eta multimedia arloetakoak izan eta parte hartzeko interesa duten enpresen eta profesionalen arteko lankidetza-bilerek. Ekitaldia Eiken-ek eta, sorkuntza-industrien sustapenean inplikaturiko eta EEN Sareko kide gisa, Beaz-ek antolatuko dute.
EHUko Bizkaia Aretoa, Abandoibarra hiribidea 3, Bilbo (Euskadi plazako parkinga).
“EHU One to One” networking-ekitaldia da, non enpresek, EHUko Ikerketa Taldeetako ikertzaileekin, berauek sorturiko Ezagutza partekatzeko aukera izango duten bilera pertsonalizatuetan. Kontuan harturiko arloak hauek dira: herri-administrazioak, aeronautika eta aeroespaziala, nekazaritzako elikagaiak, zientzia juridikoak, gizarte-zientziak, komunikazioa, ekonomia, energia, estatistika, humanitateak, azpiegitura eta garraioak, ingeniaritza eta industria, materialak, ingurumena, osasuna eta IKTak.
Interesa duten enpresek 30 minutuko bilerak eta ordutegia hitzartzeko aukera izango dute horretarakoxe diseinaturiko software bidez (https://www.ehu.es/1to1/), eta hor aurkituko dute ikerketa taldeen proposamena.
Abenduaren 12a, ostirala
Deustuko Unibertsitatea. Turing aretoa / Ingenio aretoa. Unibertsitateen hiribidea, 24. Bilbo. Ordutegia: 09:00-18:20
DevFest Bilbao 2014 ekitaldian gaur egun startup, enpresa eta software komunitateetan erabiltzen diren teknologietatik hurbil dauden gaiak aztertzen dira, profesionalen artean sinergiak sortzen lagundu eta enpresa-munduaren errealitatea hezkuntza-eremura hurbiltzen dutenak, baita software eta produktuaren diseinu eta garapenean dauden azken joerak ere.
Googlek, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak eta Forotech-ek babesturiko Google Developers Group Bilbao-k antolatuta, jarduera-programa zabalak zenbait teknologiari buruzko gaiak aztertuko ditu: Arduino, 3D inprimaketa edo robotika edo programazio-hizkuntzak eta software-proiektuak: Android, Scratch, Javascript, Unity 3D, Polymer, Firefox OS eta Cloud, web diseinu, interfazea eta egungo teknologia-panoramako joerei buruzko gaiak.
Arbela jardunaldia: Enpresa-lankidetzarako oinarrizko hastapenak
Foru Liburutegia. Diputazio kalea, 7-5. solairua, Bilbo. Ordutegia: 09:30-13:00
Arbela jardunaldiak, “Fundamentos básicos para la cooperación empresarial” (Enpresa lankidetzarako oinarriak) deiturikoak, prozesu kooperatiboak aktibatzeko oinarrizko funtsak aurkeztuko ditu. Ekonomiaren Sustapenerako Sailak antolatua eta dinamizatua, ColaBoraBora-rekin batera. Topaketan honako hauen esperientzia bilduko da: Javier Creus, Ideas for Change, Ane Abarrategi eta Maddi Texeiro, Ttipi Studio, eta Cuantics Creative-ko Diego Soroa.
Doako jardunaldia aurrez izena emanda, online Arbelan erregistraturiko pertsonentzat; gainerako interesatuek helbide elektronikoz: [email protected]
Abenduaren 13a, larunbata
First Lego League FLL Euskadi-rako astebete falta
Teknologia Parkea, 809. eraikina, Derio.Ordutegia:10:00-14:30 – 15:45-17:00
First Lego League FLL Euskadi-ko 35 talde finalistetan banaturiko 300 ikasleek azkeneko zazpi egunak bizi dituzte euskal final handia egin aurretik. 9 eta 16 urte arteko gazteek beren buru-azkartasuna, berrikuntza eta sormena neurtuko dituzte ikaskuntza-prozesuaren gaiaren barruan. Irabazleek estatuko finalean parte hartzeko txartela lortuko dute, eta finala Tenerife hirian izango da martxoan.