bizkaia:talent-eko zuzendari gerenteak, Ivan Jiménez-ek, honela definitzen du talentua: “gaikuntza handiko langileak, unibertsitate-ikasketak dituztenak”. Duela gutxi “Euskadin talentu-beharren azterketa. 2020ra begira”eta bertan nabarmentzen da “osasunari buruzko ezagutza-arloak eta teknikek zeregin nagusia izango dutela Euskal Herrian garapen estrategikoan, eta aldi berean aditu kontsultatuek ere hori berretsi dute, honako hauek ezartzen dituztelarik hazkunde-arlo gisa: energia, eraikuntza iraunkorra, industria, mugikortasuna, osasuna eta IKTak”. Jiménez-ek uste du egoera ekonomikoa aldatzen ari dela eta talentua erakartzea eta atxikitzea planteatzen dela, baita “enplegua sortuko den” egoeretan ere.

Txostenak nabarmentzen du lan-merkatuak gero eta jende gehiago eskatzen duela unibertsitate-ikasketekin. Honela, azken 10 urteotan, tituludunak 2001ean %23,43 izatetik 2011n %31,47 izatera igaro dira. Eta kopuruak hazten jarraituko duela aurreikusten da, mundu osoan ematen den joera izanik.

Kopuru horiek, biztanleriaren pixkanakako zahartzearekin konbinatuta, baby boom-a Euskadik baino lehen izan zuten Alemania edo Danimarka bezalako herrialdeek zailtasunak dituzte lanbide-profil zehatz batzuk aurkitzeko, adibidez, ingeniariak aurkitzeko Alemanian. Kontuan izanda antzeko egoera gerta daitekeela Euskadin ere datozen urteetan, bizkaia:talent-ek hainbat ekinbide garatu ditu egoera hau kudeatzen saiatzeko.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago