Datozen zazpi egunak, azaroaren bukaerakoak eta abenduaren hasierakoak, albistez, ospakizunez, jardunaldiz eta hitzaldiz beteak datoz, berrikuntza izanik horien guztien lokarria.

Larunbata, 29 – Igandea, 30

Bilbao Exhibition Centre – BEC. Barakaldo. Ordutegia: 10:00-20:00

 

Orbea 2015 aukeraren aurkezpena

Orbea bizikleta-enpresak I Bilbao International Bike Exhibition (BIBE) delakoan hartuko du parte, azaroaren 28 eta 30 artean egingo dena BECen. Orbeak XC-Cross Countryko munduko bizikleta txapelduna erakutsiko du, Ironman-en historiako txirrindurik lasterrena, baita Oiz edo Ordu modelo berriak ere. Errepideko eta mendiko bizikletaren eremuan, Orca eta Alma diseinuak aurkeztuko ditu Orbeak. Argibide gehiago esteka honetan.

 

Abenduaren 3a, asteazkena

Euskararen Nazioarteko Eguna

Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) 1949an ezarri zuen Eusko Ikaskuntzak. 1995ean, Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak instituzionalizatu egin zuten eguna, eta erakundeek, elkarteek, ikastetxeek eta beste gizarte-eragile batzuek hizkuntzaren erabilera sustatzen dute hainbat jardueraren bidez.

 

Abenduaren 4a, osteguna

Prest 2014

Prest 14, topaketa eta konexio-gunea ideia, aukera, joera, balio eta, oraingoan, enpresa-itun estrategikoei buruz da. “Batu hazteko” goiburu pean, hurbileko zenbait esperientzia eta kasu arrakastatsuren bidez, negozioak berrorientatzeko, bestelako bideak ─berritzaileak─ ibiltzen hasteko eta etorkizun profesionalerako harremanak ezartzeko aukera eskaintzen du. Info gehiago hemen.

 

Klimagunea Workshop 2014 

“Landa-munduaren aukerak eta erronkak klima-aldaketaren aurrean”

Bizkaia aretoa, Abandoibarra hiribidea, 3, Bilbo. Ordutegia: 09:00-17:00

Klimagune Workshop 2014 klima-aldaketari buruz eztabaidatzeko foro bat da, zientzia eta politika izaera duena. EHUk eta Basque Centre for Climate Exchange (BC3) delakoak antolatua, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko eragile guztientzat irekita dago, baita interesa duten beste eragile batzuentzat ere. Ekinbide honen helburua ezagupenak, egitasmoak eta garapenak zientzia-aurrerapen gisa partekatzea da, betiere sinergien sorkuntzan eta Euskal Herrian gai honetaz arduratzen diren ikerketa talde, erakunde eta instituzioen lankidetza-esparru posibleen sorkuntzan oinarrituta.

Argibide gehiago eta programa ikusteko eta izen-ematea egiteko (azken eguna abenduaren 2a), ikus ondorengo esteka.

 

ACLIMAk 2014-2017 Plan Estrategikoa aurkeztuko du

Gran Hotel Domine, Mazarredo zumardia, 61, Bilbo. Ordutegia: 09:30-10:30

Euskadiko Ingurumen Industrien Cluster Elkarteak (ACLIMA) bere 2014-2017 Plan Estrategikoa aurkeztuko du lan-gosari batean. Ekitaldia amaitu ondoren, elkarteko bazkideen Batzar Nagusia egingo dute.

Venture Network jardunaldia                                                                                         

Matiko kalea, 6. Bilbo. Ordutegia: 19:00-21:00

Banco Sabadell-en BStartup-ek eta IE Business School-ek Venture Network jardunaldia antolatu dute, KBI Digital inkubagailuan. Topaketan hiru euskal startup berritzailek hartuko dute parte, eskalagarritasun eta nazioartekotze-ahalmena dutenak. Arduradunek pitch formatuan aurkeztuko dituzte proiektuak, ekintzailetza-munduko inbertitzaile eta profesionalek osaturiko epaimahai baten aurrean.

Argibide gehiago ikusi eta izenak emateko, ikus esteka hau. 

 

“ETEak, gizarte-sareak eta ekintzailetza” jardunaldia

Kutxa egoitza, Abuztuaren 31 kalea, 36, Donostia. Ordutegia: 16:00 – 19:00

Markek eta enpresek gizarte-sareek osatzen duten ekosistema digital berrira egokitu behar dute, eta horien erabilera, mezu eta ekintzetara egokitzen asmatu behar dute.  Testuinguru honetan, Asmoz Fundazioak eta Donostiako Udalak doako jardunaldi hau antolatu dute abenduaren 9rako.

Izen-ematea https://redes.asmoz.org webgunearen bidez egin behar da abenduaren 4a baino lehen.

 

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago