Ekonomia lehiakor eta globalizatuaren testuinguruan berrikuntza eta teknologia funtsezkoak dira herrialdeen ekonomia eta gizartea garatu eta aurrerabidean jartzeko.

Enpresen kudeaketan I+G+b-ren inguruan eta Euskadiko enpresek aurrean dituzten erronken inguruan, elkarrizketa irekia izan zuten IK4 Research Alliance-ko presidenteak, Jesus Maria Iriondok, eta haren homologoak Tecnalia-n, Javier Ormazabal-ek; biak Innobasqueko Batzorde Eragile eta Zuzendaritza Batzordekoak izanik, bertan berrikuntzari buruz eta gure baliabideak eta espezializazio adimenduna balioan jarri eta aktibatu beharraz hausnartu eta ikuspegiak partekatzen dituzte.

Jesus Maria Iriondok azpimarratu du berrikuntzak ez duela errealitate puntual bat izan behar, une jakin baten ondoriozko zerbait. “Berrikuntzak business planaren eta plan estrategikoaren barruko proiektu bat izan behar du, luzerako pentsatua, enpresaren eguneroko kudeaketa zehatz eta bereziaren barruan”.

Halaber, zentro teknologikoen eta enpresen artean ikertzaileen transferentzia azpimarratu du, egingarriago bihurtuko bailuke bien arteko harremana. “Dinamismo hori sortu behar da, beharrezkoa baita hizpide dugun hau guztia benetan gauzatu dadin”.

Aurrean ditugun erronken arabera mugitzeko gai diren kultura-profilak garatu beharra azpimarratu du Javier Ormazabalek. “Itxaropentsu nago ni, uste baitut behar beste oinarri dugula balioa garatzeko”.

Etorkizuneko erronkek teknologia-, produkzio- eta hezkuntza-ehunaren dinamikak eta ekintzak markatzen dituzte, baina nola jarri geure burua balioan, nola aktibatu dauzkagun baliabideen gaitasuna. Tecnaliako lehendakariak bere iritzi espezializatua eskaini du. “Gose diren oso enpresa dinamikoekin ari gara lehian eta guk daukagun murrizketarik gabe laguntzen duten herrialdeekin, eta lehenengo potentziekin dugun gap hori berreskuratu ez dezagun ahalegintzen den jendearekin ere lehiatzen gara”.

Potentzia teknologikoak hainbat baliabide erabiliz abangoardian egoteaz arduratzen dira, merkatu, kokapen, lobby edo beren gaitasunen kudeaketa egokiaren bidez. “Hesi horiek gainditu beharra dago”, esan du amaitzeko.

Jesus Maria Iriondo bat dator hesi horiek gainditu beharraz. Eta lortzeko tresna gisa Espezializazio Adimendunaren Euskal Estrategia (RIS3) nabarmendu du, Europan lehiakortasuna irabazteko Eusko Jaurlaritzak sustaturiko estrategia. “Garraio, mugikortasun, osasun, energia… eremuetan espezializatu behar dugu geure burua, benetan oso eraginkor eta efikazak izateko”.

Bideo hau 2012-2013 memoriaren parte da

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago