Biren ahalmena “enpresa baten bezero edo hornitzaile onenekin aparteko pareak sortzea da, ezagupenak eta esperientziak partekatuz balio erantsia lor dezaten harreman horretatik”, dio Carlos Cordón-ek, Lausanako (Suitza) IMD-n Lego Hornikuntza Katearen Kudeaketako Lego Katedraren titularrak eta kontzeptuaren sortzaileak, Item 2: poder de dos delakoan argitara emandako elkarrizketan.

“Biren ahalmena” ideiak enpresen, hornitzaileen eta bezeroen arteko lankidetzaren lau fase biltzen ditu. Nola lor ditzakete lehiarako onurak lankidetzaren bidez?

Zailtasun ekonomikoen giroan, “biren ahalmena” kontzeptua lehiarako onurak lortzeko tresna gisa aurkezten zaie enpresei, bezeroen eta hornitzaileen arteko lankidetzaren bidez. Arrakasta izateko, Cordónek azpimarratzen du “guztiz elkarren alde jokatu behar dutela harreman horretan dauden kideek, eta erabateko konfiantza eta gardentasun-giroa behar dela”.

“Biren ahalmenean” sartutako lau lankidetza-faseak:

1. fasea.- Gauzatze akatsgabea

Inplikaturiko eragileen artean emate-denbora, kalitatea eta kostu ona ez badira lortzen, aukera gutxi dago lankidetza-harremana garatzeko. Gauzatze akatsgabea aurretiazko baldintza da, ezinbestekoa xede horretarako.

2. fasea.- Jabetzaren kostu osoa

Puntu honetan helburua da bi enpresek beren lan-harremana aldatzea kostuak eraginkortasunez murriztu ahal izateko. Pentsatzeko era berriak, erronka berriak eta ikasitako ideia klasikoak “ahaztea” inplikatzen du, betiere baterako ahalegin eta konfiantzarekin.

3. fasea.- Balioa/kostua

“Biren ahalmenaren” lankidetzazko ahaleginetan hirugarren etapa honetan zentratzen da: kostuaren ideiatik behin-betiko urruntzea, lehiarako onura erabat baldintzatzen duen zera bakarra balitz bezala. Kontzeptu berria da balio/kostu erlazioa lantzea, non zenbakitzailea agian izendatzailea baino garrantzitsuagoa baita. Aldaketa honek berehala darama baterako produktu-diseinua.

4. fasea.- Elkartze estrategikoa

Lankidetzaren azken faseak are konpromiso handiagoa eskatzen du goi-zuzendaritzan, baina baliabide egituratuak ere eskatzen ditu lana bi erakundeetan zabaltzeko. Gobernua oinarrizko prozesutzat hartu behar da, eta nolabaiteko zuzendaritza-batzordea eskatzen du, aurrerapenak baloratu, oztopoak kendu, lehentasunak ezarri eta hobekuntzak errazteko.

Irizar, Opel España edo El Corte Inglés hornitzaile eta bezeroekin elkarlanean aritzen diren eta horiek inplikarazten dituzten enpresak dira, produktuetan kalitaterik eta hobekuntzarik handiena, baita prozesuen sendotzea ere, ziurtatzeko helburuaz, beste onura batzuen artean.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago