ERA-NET deialdiek enpresen parte-hartzea sustatzen dute nazioz gaindiko I+G+b proiektuetan. Europako Batasunaren ekinbide bat da Europako herrialde eta eskualdeen arteko lankidetza sustatzeko berrikuntza, ikerketa eta garapen gaietan. Tresna paregabea da euskal ETEek lehen urratsak egin ditzaten I+G+b jardueren nazioartekotze-prozesuan. Hori azalduko da azaroaren 25ean egingo den jardunaldian, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean izango da, Enterprise Europe Network-ek, Spri Taldeak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak eta Innobasquek antolatuta. Bertan izateko, izena eman behar da hemen.

Halaber, Carlos III Osasun Erakundearen, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) eta Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen (Osalan) ordezkariek ere hartuko dute parte jardunaldian, eta arrakasta-kasuak emango dira ezagutzera, adibidez, Goizper eta AJL Ophtalmic. Bai ihinztatze, bioteknologia eta industriako kooperatibak eta bai begi-barneko inplanteak eta kirurgia-produktuak egiten dituen enpresak aholku praktikoak emango dituzte aurkezturiko proposamenak ongi burutzeko. Egia esateko, ERA-NET-i esker finantzaturiko proiektuen arrakasta-tasa %30ekoa da.

Aurreko edizioetan parte hartu dutenen esperientziak erakusten du ETEetara oso egokitu edo moldaturiko tresna dela, eta honetan Europako herrialdeak eta eskualdeak nahasturik daudenez, aukera dago barne-kudeaketa errazeko partzuergoak sortzeko, euskal enpresak nazioarteko merkatuan kokatzen dituztenak. Gainera, gero tamaina handiagoko europar proiektuetan parte hartzera animatzen du.

Halaber, jardunaldian jakinaraziko da, urriaren 1etik, zabalik dagoela hamargarren EuroTransBio (ETB) deialdia, ERA-NET honek industria bioteknologikoaren garapena sustatzen duelarik, bere bazkide estrategikoak diren ETEen ikerketa intentsiboa bultzatuz. Orain arte egin diren 9 deialdietan 148 proiektu bioteknologiko finantzatu dira, 250 milioi euro baino gehiagoko aurrekontura iritsiz guztira. Deialdi bakoitzean gutxi gorabehera 30-40 proposamen aurkezten direla kontuan izanda, ERA-NET jakin honen arrakasta-tasa %45ekoa da.

Gainera, H2020 Esparru Programak eskaintzen dituen aukera euskal enpresa guztien abantaila osoaz aprobetxatu ahal izan zaitezen, Innobasquetik banakako informazio-zerbitzu berri bat abian jarriko dugu. Europako I+G+b-ri buruzko informazioa interesa bazaizu, bete ezazu formulario hau.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago