Snack-en vending-a gora egiten ari den salmenta-bidea da. Espainian 550.000 saltzeko makina daude gutxi gorabehera, horietako %50 inguru elikagaienak dira, vending-ari buruzko DBK Sektoreen Azterketako datuen arabera. Vending makinak lantokietan, aisia-guneetan, kiroldegietan, unibertsitateetan, institutuetan, ospitaleetan… daude. Innobasqueren Gizarte Efiosasungarriaren dinamika, Gosasun mugimenduaren bidez, proiektu bat ari da diseinatzen Euskadin Vending Osasungarria deritzana bultzatzeko.

Orduen artean jatea ez da txarra, gomendagarria ere bada, baldin eta aukera egokia egiten bada jaten denaren eta energia-gastuaren artean eguneko oreka mantentzeko. Hala ere, ingurunea vending makinaz beterik dago, eta horietan produktuen eskaintzak ez du laguntzen elikadura osasungarria egiten, eta hori nahi duen jendeak hautatzeko oso aukera gutxi izaten du.

Horregatik, proiektu honek bi helburu ditu: alde batetik, orduen artean hartzen den snacka ona izan dadila elikadura osasungarria egiteko, kontsumitzaileari kontzientzia harraraziz aukera egokia egin dezan. Eta bestetik, vending makinetan snack “osasungarri” hauen erabilgarritasuna sustatzea.

Hori burutzeko, eskaintzaren eta eskariaren aldean aurkitzen diren eragileen gain jardun behar da, aktore mota bakoitzarentzat helburu batzuk planteatuz, oztopoak zein diren detektatuz eta helburu bat lortzea ahalbidetuko duten tresnak eta jarduera-plana ezarriz: vending makinen eskaintzaren %50 izan dadila produktu “osasungarriak” saltzeko.

Datozen hilabeteetan, Gizarte Efiosasungarria dinamikako kide talde batek eta ohitura osasungarriak sustatzeko Gosasun mugimenduko eragile talde batek tresna horiek eta jarduera-plan hori diseinatzeko egingo dute lan, epe ertainera helburua lortu ahal izateko.

Proiektu hau Gosasun eragileen tailerrean aurkeztu da; tailerra gaur Innobasquen egin da, Elikaduraren Mundu Egunarekin bat etorriz, eta bertan izan dira 60ren bat pertsona, Euskadin ohitura osasungarriak sustatzeko konpromisoa dutenak.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago