ETE bat nazioartekotzeko estrategia posible bat korporazio handi baten trakzio-eragilearen bidez izan daiteke, atzerrian indartsu ezarrita baldin badago. Hala ere, Fernando Barrenetxeak, Suumako bazkide zuzendariak, hornidura globaleko kate bati txertatzeko estrategiaren bidez egitea proposatzen du, eta hori “azken kontsumitzailearengandik lehenengo hornitzaileenganaino, azken kontsumitzaileari balioa ematen dioten produktuak, zerbitzuak eta informazioa ematen dituzten negozio-prozesu funtsezkoak integratzen dituena” da, Global Supply Forumak definitzen duen bezala.

ETEek “merkatu zehatzei buruz ezagutza, malgutasuna eta egokigarritasuna ematen dituzte, hornikuntzako kate globaletan oso erabilgarriak”, esanez jarraitzen du Barrenetxeak, eta, hornidurako kate globaletan txertatzeko, ETEek azken kontsumitzaileari egiten dioten balio-ekarpena argi eta garbi identifikatzea kritikoa dela gomendatzen du. “Katean parte-hartzeagatik lortzen duen ezagutzak hazkunde kualitatiboa erraztuko dio edo, bestela esanda, munduan, ez tokian tokian bakarrik, lehiatzeko gaitasuna”. Horregatik, aukera hau egiten duten ETEek “beren irudia zaindu beharko dute, baita beren harreman- eta komunikazio-gaitasuna, leku askotan kokaturiko eta kultura askotako taldeetan integratzeko gaitasuna, proiektuei aurre egiteko malgutasuna eta egokitzeko ahalmena, proaktibitatea, ezagutzaren kudeaketa, eta berrikuntza ere, nazioarteko merkataritzan agintzen duten arauen ezagutza zehatza garatu, eta alderdi horietan inbertitu”.

Fernando Barrenetxearen post osoa hemen irakur daiteke.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago