Ingeniaritza eta Aholkularitza Enpresen Euskal Elkarteak (AVIC) %3 inguruko hazkundea aurreikusten du fakturazioan, eta lanpostu berrien sorkuntza. Maiatzean aurkezturiko datuen arabera, erakunde honetan bilduriko enpresek, 2013. ekitaldian, 784 milioi euroko fakturazio bateratua izan zuten eta 7.300 pertsonei eman zieten lana, nazioarteko merkatu-kuota jada %50era iritsi delarik.

Bestalde, AVICek oraintxe berritu ditu bere gobernu-organoak eta Zuzendaritza Batzordeko kideak hautatu ditu, baita lehendakari berria ere, Aitor Alzola Martínez de Antoñana, Consultores Betean Taldeko bazkide zuzendaria, honen hautagaitza aho batez onartu zelarik urriaren 1ean Bilbon egindako Batzar Nagusi Berezian. Alzola-rekin batera izango dira CAF Transport Engineering, Idom, Ondoan, IKEI, LKS eta Saymaren ordezkariak ere. Avic-ek zerbitzu aurreratuen salmenta sustatzen du nazioarteko, industria-sektore edo/eta herri-administrazioetako hainbat arlo ekonomikotan.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago