Nola laguntzen dute zientzia eta elikadurako berrikuntzek pertsonak hobeto bizi gaitezen? Elikadura osasungarria eta segurua lortzea berrikuntzak duen erronka nagusietako bat da, jendearen bizi-kalitatea hobetzeko.

Egia esateko, Europar Batasunak European Innovation Partnerships (EIP) delakoen bidez plan estrategiko bat garatu du nekazaritza iraunkor eta produktibora bideratua. Baina, nolakoak izango dira etorkizuneko lehengaiak? Eta elikadura onak, nola lagun dezake gizartearen osasuna zaintzen? Ideia berritzaileak produktu eta zerbitzu bilaka daitezke, gizarte-erronka handiei erantzun eta hazkundea eta enplegua sortuz.

Horregatik, Tecnaliak Elikadura osasungarria: dietarako osagai naturalak jardunaldiaren bidez ─eta hori Basque Culinary CenterJanari eta Edari Industrien Espainiako Federazioa eta Innobasque bezalako erreferentziazko erakundeekin lankidetzan garatu du─, arlo honetako enpresa-jarduera bultzatu nahi du, baita eremu honetan ikertze-lana sustatu ere.

Ekitaldia irailaren 24an izango da Gasteizen, eta elikagai berriak garatzeko tekniketan eta horiek gastronomian izan dezaketen aplikazioan zentratuko da, eta hainbat arlotako profesionalen (osagaien enpresen, teknologia-enpresen, dietalari eta nutrizionisten, ikertzaileen…) eta gizartearen arteko topaketa-gunea izango da.

Baina elikaduraz ez da Gasteizen bakarrik hitz egingo, baita Donostian ere; Basque Culinary Center-ek, Mugaritz jatetxearekin eta Mapamundi-rekin batera, elikadura eta teknologiako ‘startup’ak azeleratzeko lehenengo mundu-programa sustatuko du urriaren 4ra arte, eta bertan hautaturiko 11 enpresek sinergiak eta aukerak sortuko dituzte.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago