Nola iritsi I+G+b-aren mundura? Zer laguntza-programa daude? Zenbat kostatzen da jarduera horiek garatzea?  “Berrikuntza”, “I+G+b”, “teknologia-garapena” modan dauden adierazpide edo kontzeptuak dira. Hala ere, oraindik ez da ezagutzen zer den benetan I+G+b eta erakundeei ekartzen dizkien onurak. 

Panorama horren aurrean, APD-Zuzendaritzaren Aurrerapenerako Elkarteak jardunaldi bat antolatu du eta mundu konplexu hau ulertzeko bide bat irekitzen saiatuko da bertan. ETEei bereziki zuzenduriko jardunaldi honen helburua ikuspegi berriak ematea da, eta tresna berriak aurkitzea, enpresa horiei beren berrikuntza-estrategia ahalik eta eraginkortasunik handienaz orientatzen laguntzeko.

Innobasqueko bazkideak doan joan daitezke jardunaldi honetara; irailaren 16an izango da Bilbon, eta bertan 3 kasu aurkeztuko dira teknologia-garapena edozein enpresaren eskura dagoela erakusteko, betiere etorkizunaren kezka eta ikuspegia baldin badu. Bertara joateko, hemen izena eman behar da.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago