Dena ez da San Fermin uztailean, berrikuntza, eduki berriak, komunikazioan kanalak eta negozio-ereduak, kudeaketa berritzailea eta krisiaren arrazoiak ere albiste izan dira Euskadin hilabete honetan. Jakin nahi duzu zein izan diren irakurrienak gure webgunean?  Zazpi aurkeztuko dizkizugu. Baita ere gogoratu Innobasque 2012-2013 Oroitidazki edo Txostena Innobasqueren webgune berrian aurkitu eta deskarga dezakezula.

 Edukia, kanalak eta negozio-ereduak, komunikazio berritzailerako gakoak

Jadanik ez da aski produktu edo zerbitzuetan berritzea, prozesuetan ere egin behar da berrikuntza, komunikazioa barne. Innobasqueren 38. Astearte honetako gaia “Berrikuntza komunikazioan” izan da, eta komunikazioaren profesionalek esan dute lehiakideengandik bereizteko tresna eta estrategia berritzaileak garatu beharrean aurkitzen direla.

Ezagutu itzazu ezagutzaren eta berrikuntzaren azken joerak

Egon nahi duzu azkenekoaren jakitun berrikuntzaren arloan, edo ezagutu nahi dituzu eremu honetan izandako argitalpen nagusiak? Innobasquek Trendinn jartzen du zure eskura, ezagutzan eta berrikuntzan dauden azken joerei buruzko bi hileroko buletina.

Multimediazko newsletter honetan garrantzi handia dute bideoek eta aurkezpenek.  Hain zuzen, Innobasque 2012-2013 Oroitidazkian Berrikuntza Elkarrizketak nabarmendu behar dira, non benetako protagonistek, egunez egun Euskadi lurralde berritzaileagoa egiten laguntzen dutenek, beren iritziak trukatzen dituzten.

Vicrila, kudeaketa berritzailea

Vicrila 1890. urtean sortu zen eta Euskadin enpresarik zaharrenetakoa izango da. Ordudanik gaur arte, bere instalazioetan beirazko produktuak egin izan ditu: hasieran bonbila edo txanbilak, gero beira laua eta gaur egun mahaiko beira.

Vicrila nazioartean garrantzi handiko talde beiragileetan egon da, adibidez Arc International eta Saint Gobain-en, eta horrela lortu du beharrezko eskarmentua, jakinduria eta teknologia gaur egun, beren kontura eta %100 kapital nazionala duelarik, mahaiko beiragile handiena izateko Espainiako kapitala duena.

Berrikuntzak plan estrategikoan egon behar du

Jesus Mª Iriondok, IK4-ko lehendakariak, Tecnaliako lehendakaria den Javier Ormazabalekin batera, enpresetako I+G-ren eguneroko kudeaketaz egin du hausnarketa. Iriondoren arabera, beharrezkoa da berrikuntza ez izatea errealitate puntual bat, une berezi batetik sortua. Baina, nola lortu hori?

 When small is beautiful. Berrikuntzari buruzko lezioak herrialde txikietan

Nesta britainiar berrikuntza-agentziak, Innobasqueren britainiar homologoak, txosten bat argitaratu du hamar milioi biztanle baino gutxiagoko herrialde oso berritzaileei buruz, eta horien artean dago Euskadi, Finlandia, Estonia, Israel eta Singapur-ekin batera.

Berrikuntzaz ari garenean potentzia global handiak datozkigu burura, baina badira herrialde txikiak gaitasun berritzaile handiarekin. Nesta-ren “When small is beautiful” txostenak bost alderdi komun identifikatu ditu herrialde hauetan.

Innobasquek 7 urte bete ditu

2007ko uztailaren 5ean zabaldu zituen Innobasquek bere ateak eginkizun titaniko batekin: Euskadi Europako erreferente bihurtzea berrikuntzan 2030. urterako. Urtebetetik hona Alberto García Erauzkin da Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidentea  eta sorreraren zazpigarren urteurrena dela-eta elkarrizketa eskaini dio Deia egunkariari. Galdetu behar diogu geure buruari ea azken urteotako hazkundearen bezalakoaren bila gabiltzan ala hazkunde iraunkorragoa nahi dugun eta ez hain ziklikoa, hots, hazkunde osasungarria eta oinarrizko eskubideen errespetuan oinarritua. Egiten duguna izan dadila berdintasun, osasun, hezkuntza eta hainbat baliorekin bateragarria”, dio berak. Eta erantsi du Euskadin “pertsonak eta erakundeak berrikuntzan lan egiteko gose eta egarri direla”.

Enplegatu osasuntsua, enpresa osasuntsua

 Jarduera fisikoa zeure jarduera profesionalarekin uztartzea, lantokian fruta freskoa, estresa kudeatzeko programak, prestakuntza ergonomikoa, masajeak, nutrizionista edo trebatzaileak langileen esanetara eta abar izatea. Sinesgaitza, ezta? Ez, hau Corporate Wellness da, eta gero eta enpresa gehiagok ikusten dituzte langileen artean ohitura osasungarriak sartzearen onurak.

Partekatu albiste hau

Albiste gehiago