Erreferentzia ezagunenen 2012 eta 2013ko datuak kontuan hartzen baditugu Forbes eta Fast Company argitalpenak, edo Booz&Co (PwC) eta Boston Consulting Groupeko ranking-ak, eta era erakunde berritzaileenen lehen 10 postuak berrikusten baditugu, 43 enpresa desberdinen izenak identifikatuko ditugu. Haietan estatubatuarren nagusitasun argia nabari da(%70), gero eta asiarren presentzia nabarmenagoa (Txina, Japonia eta Hego Koreak %20 hartzen du), eta Erresuma Batua, Alemania, India eta Brasilen testigantzazko presentzia. Jarduera-sektoreka batez ere bi bloke nagusi aurkituko ditugu, IKZ eta fabrikazioa
Bioteknologia-pharma, energia, zerbitzu aurreratuak, eta banaketa lagun dituztela.
Baina bada beste xehetasun bat arreta erakar dezakeena. Enpresa bakar bat ageri da aipaturik lau sailkapenen lehen 10 postuetan azken bi urteotan: Amazon.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.